Ongi etorri Jokoenera!

Jokoenea munduko jokoen museoa da, dohainik bisita dezakezu eta bertan jokoetan aritu. Horretan oinarrituta, gune hau eraiki dugu jokoen mundua euskaldunoi eskaintzeko asmoarekin. Hemen aurkitu ahal izango duzu jokoei buruzko hainbat informazio, hala nola historia, arauak, nomenklatura, argazkiak, liburuak… Bertan hainbat joko mota azaltzen saiatuko gara: bakar-jokoak, dado-jokoak, domino-jokoak, karta-jokoak eta taula-jokoak, antzinateko jokoak zein joko sortu berriak. Munduan eta historian zehar ibiliko gara jokoak zuregana hurbiltzeko. Ea lortzen dugun zure arreta gureganatzea.