Jarduerak
Jarduera batean parte hartu nahi?
Jarduera ezberdinen berri izanen duzu atal honetan. Jokoenearen helburua jokoen biltegia izateaz gain hauen zabalkundeari laguntzea da. Bertan, jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera edukiko duzu eta egitasmo desberdinen bidez jokoen inguruan ezagutza landu ahalko duzu. Zure lagunekin batera hurbiltzera animatzen zaitugu, eremu aberats eta libre bat sortzeko.
Jokoen inguruan egon daitezkeen ekitaldien berri eman eta hori sustatzen ibiliko gara. Beraz, hau da horren berri izateko txoko aproposa. Ez ezazu galdu aukera eta parte hartu. Izan zaitez gure bidelagun.
Oraingoz, poliki joango gara eta erakusketak baino ez ditugu egingo.
Datozen jarduerak
Eibarko Urkizu eskolako Eusle Gela
Eibarko Urkizu eskolako Eusle Gelako ikasleak eta Ehari Ulazia irakaslea Jokoenera hurbildu dira. Munduko hainbat jokotan aritu dira haien artean.
NOIZ: 2024-06-07
Jokoaren Nazioarteko Eguna, maiatzaren 26a
1999. urtean, Freda Kim doktoreak, Ludoteken Nazioarteko Elkarteko (ITLA) presidente ohiak, maiatzaren 28a Jokoaren Nazioarteko Egun izendatzea proposatu zuen, erakunde hori eratu zela ospatzeko. Proposamen hori 2001ean onartu zuen ITLAk, eta, harrezkero, maiatzaren 28an ospatzen da Jokatzeko Eskubidea sustatzen duen egun hau.
Jolaserako Eskubidea Haurraren Eskubideei buruzko Konbentzioan jasota dago. Konbentzio horretako 31. artikuluak honela dio: Estatu sinatzaileek aitortzen dute haurrak eskubidea duela atsedenerako eta aisialdirako, jolaserako eta bere adinari dagozkion jolas-jardueretarako eta kultura-bizitzan eta arteetan askatasunez parte hartzeko. Estatu sinatzaileek errespetatu eta sustatuko dute haurrak kultura- eta arte-bizitzan bete-betean parte hartzeko duen eskubidea, eta aukera egokiak eskainiko dituzte, berdintasun-baldintzetan, kultura-, arte-, jolas- eta aisialdi-bizitzan parte hartzeko.
NOIZ: 2024-05-26
Proposatu zure data jolastera etortzeko: