Lege oharra
Lege-Informazioa
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu jokoenea.eus Interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:
- Jabearen izena: Patxi Angulo Martin
- Helbidea: Karlos Santamaria plaza 6, 13 behea
- Herria: 20018 Donostia (Gipuzkoa)
- Helbide elektronikoa: patxi.angulomartin@jokoenea.eus
1. Erantzukizunak eta bermeak
jokoenea.eus, hain zuzen, Patxi Angulo Martinen jabetzako webgunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta bertako pribatutasun-politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera-baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.
Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea, hain zuzen, erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.
Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Patxi Angulo Martin, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Patxi Angulo Martinek ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. Patxi Angulo Martinek espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere. jokoenea.eus-ek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere webgune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Patxi Angulo Martinek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
Patxi Angulo Martin ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako zeinahi ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Patxi Angulo Martinek ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
Patxi Angulo Martinek beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela irizten badio. Patxi Angulo Martinek ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
2. Jabetza intelektuala eta industriala
Webgune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Patxi Angulo Martinenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.
jokoenea.eus webgunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Patxi Angulo Martinek bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik.
Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Patxi Angulo Martinen jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.
Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Webguneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.
3. Aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Patxi Angulo Martinek noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Patxi Angulo Martinek eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
4. Jurisdikzioa
Patxi Angulo Martinen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Patxi Angulo Martin eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
5. Datu Pertsonalen Babesa
- 5.1. Atarikoa
Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organiko eta bere arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune honetan ematen dituzten datu pertsonalak Iametza Interaktiboaren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Arduraduna. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zuekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa egiteko, merkataritza-harremanetarako, eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.
- 5.2. Datu pertsonalak biltzea
Iametza Interaktiboak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen.
- 5.3. Jakinarazpenak hirugarrenei
Iametza Interaktiboak ez die, inola ere, bere datu pertsonalak emango beste enpresa batzuei edo hirugarrenei. Beste enpresa batzuen produktuak edo zerbitzuak eskainiz gero, Iametza Interaktiboak berak arduratuko dira erabiltzaileari zuzenean jakinarazpen horiek egiteaz. Dena den, interesdunak uko egin diezaieke, noiznahi, bidalketa horiei. Horretarako, eskaera idatzia bidali beharko dio fitxategiaren arduradunari.
- 5.4. Interesdunen eskubideak
Iametza Interaktiboak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela datuetara sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: Tel.: 943 50 49 50 Edo, bestela, kaixo@iametza.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
- 5.5. Segurtasun-neurriak
Iametza Interaktiboak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko dituzte. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, 15/1999 Datuak Babesteko Lege Organikoa eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Iametza Interaktiboaren erantzukizunpekoak.
- 5.6. Trafiko-datuak eta Cookieak
Iametza Interaktiboaren webguneak, erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta hobetzeko asmoz, cookieak erabiltzen ditu. Web-zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategia da, hain zuzen, cookie bat; berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. Iametza Interaktiboaren webguneak berak sortutako cookieak baino ez ditu irakurriko. Iametza Interaktiboak erabilitako cookieak, beraz, erabiltzaile eta ordenagailu bakar bati lotutakoak izango dira; eta ezingo da beste datu pertsonaletara sartu. Nabigatzaile gehientsuenek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea; halere, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, ordenagailuko pantailan cookieak jaso direla adierazteko, eta bide batez, bere disko gogorrean instala daitezen saihesteko.
Era berean, webgune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, www.iametza.eus-ek IP helbideak erregistratzen ditu. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari gara webgune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, ren webguneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
- 5.7. Indarraldia
Iametza Interaktiboak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Iametza Interaktiboak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Iametza Interaktiboak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.