barne-zirkulua
Mota: Taula-jokoak | Lasterketa-jokoak | Harrapaketekin
Kodea: 01127
Egilea: Lars Bernhardt, Landshut, Alemania, 2024
Osagaiak
Taulak lau hasiera-gune, kanpo-eraztuna, barne-eraztuna, helmuga-eraztuna eta dadoen gunea ditu. Launa bola handi jokatzeko: beltzak, gorrixkak, urre kolorekoak eta zilar kolorekoak. Bola gorri txiki bana kontagailu gisa. Eta zazpina bola aukerak gogoratzeko. Zenbakien dadoa: II, IV, VI, VIII, X, XII. Aukeren dadoa: zati bi, bider bi, bola-trukea, eraztun-aldaketa, noranzko-aldaketa, helmugaratzea.
Deskribapena
Jokalariek beren bola guztiak kanpo-eraztunetik helmuga-eraztunera eraman behar dituzte.
Materiala
Metal imandua eta pago-zura.
barne-zirkulua