pol'air
Mota: Trebetasun-jokoak | Taldekako jokoak
Kodea: 01058
Osagaiak
Taula angeluzuzena da alde batean eta biribila bestean. Taulan hamabi iltze eta hamar zulo daude, iltzeen artean. Zulo bakoitzak puntuazio bat du: 5, 10, 20, 25, 50 eta 100. Lau (bost) ziba: berdea, gorria, horia eta laranja (urdina). 450 mm × 210 mm.
Deskribapena
Jokalariek zibak dantzatu behar dituzte eta taula, eskuetan dutela, mugitu eta okertu zibak zuloetara bideratzeko.
Materiala
Burdina eta zura.