Jokoen testuinguruko esapideak
Jokoenean erakusten ari garen lana urte askotako bilketaren ondorio da. Jokoak fisikoki eskuratu ditugu eta horiekin batera euren kokalekuak, jatorriak, etab. Baina, aldi berean, jokoen alorreko beste eremu batzuk ere jorratu ditugu eta jorratzen ari gara, hala nola jokoen inguruko hizkera, bibliografia, istorioak...
Euskaldunak jokozaleak izanda, ez da zaila jokoen inguruan erabiltzen duten hizkera nonahi entzutea. Hala ere, oso ohikoa bihurtzen ari da konplexutasun gutxi edo asko duen oro gaztelaniaz esatea euskaraz hitz egiten ari garen bitartean. Lan hau ahalegin bat da euskarazko esapide zaharrak berreskura ditzagun jokoen testuinguruan.
Hori esanda, Justo Mokoroak Repertorio de locuciones del habla popular vasca lanean bildu zituen esapideak aurkezten ditugu excel fitxategian. Zehazki, "VII. Actividad Fisica" gaiko hainbat kontzeptu jaso ditugu, eta gure irizpideen arabera berrantolatu ditugu, jarorrizko antolaketa ere gordez.
Ikus Artxiboa