Xakeen historia
Xakeen historia azaltzen duen liburua duzu hori. Lehendabizi, jokoen jatorriaz dihardu liburuak, zenbait hipotesi aztertuz. Ondoren, munduan zehar nola zabaldu den eta zer datu dauden azaltzen du. Bereziki, 6. atalean musulmanek xakea Europara ekarri zuten garaiaz eta 7. atalean Europan izan zuen garapenaz aritzen da. Bukaeran, jokoaren nomenklaturaz mintzatzen da, baita euskaraz dagoen terminologiaz ere. Guztira, liburuak 231 orrialde, 84 argazki eta 59 diagrama ditu.