asturuaren etxea
Erdi Aroan, Europa osoan oso zabaldurik egon zen dado-joko baten aldaera alemana da. Oraindik jokatzen da Austrian eta Suitzan. Hemen erakusten den taula 1583ko taula batean dago oinarriturik eta folklore tradizional germaniarraren erakusgarri da.
Zorizko jokoen eta erruleta-motako apustu-jokoen aitzindaria da.
Osagaiak
Asturuaren etxea (taula), bi dado eta hainbat fitxa apustuetarako.
Helburua ahalik eta fitxa gehien hartzea da. Fitxek balio sinbolikoa edo ekonomikoa izan dezakete, jokalarien nahiaren arabera.
Arauak
Fitxak lortzeko modua zorizkoa da: bateko bikoitza lortzen denean, hau da, txerri zorioneko deitutako 2 laukian erortzen zarenean, edo seiko bikoitza ateratzen denean, hau da, errege izeneko 12 laukian erortzen zarenean.
Jokalari guztiek fitxa kopuru berdina dute, beraiek adostua.
Jokalari bakoitzak dadoak jaurtiko ditu eta bi emaitzen baturaren arabera hau gerta daiteke:
bi emaitzen batura 3, 5, 6, 8, 9, 10 edo 11 bada, fitxa bat jarriko du dagokion laukian, bertan dauden fitxak jaso gabe.
Bi emaitzen batura 4 bada, ez du ezer egingo eta dadoak hurrengo jokalariari pasatuko dizkio.
Bi emaitzen batura 7 bada, ezkontza deitutako 7 laukian fitxa bat jarriko du, bertan dauden fitxak jaso gabe.
Bi emaitzen batura 2 (bateko bikoitza) bada, taulan dauden fitxa guztiak jasoko ditu, 7 laukian daudenak izan ezik.
Bi emaitzen batura 12 (seiko bikoitza) bada, taulan dauden fitxa guztiak jasoko ditu, baita 7 laukian daudenak ere.
Jokalariek partida utziko dute fitxa guztiak galdu ahala.
Partidak aurrera egiten badu jokalari bakar bat geratu arte, horrek taulan geratzen diren fitxak jasoko ditu.
Bukaeran, jokalari bat baino gehiago geratzen bada, haien artean banatuko dira taulan geratzen diren fitxak.
Jokoaren aldaera: Loteria.
Apustu gehiago egin behar dira.
Jaurtiketa baten ondoren, 2 eta 12 laukietan izan ezik, jokalariak emaitzen batura adina fitxa jarriko ditu dagokion laukian. Baina, lauki horretan jadanik fitxak badaude, horiek eramango ditu, bereak jarri beharrean.
2 eta 12 laukiak aurrekoan bezala erabiltzen dira.
Fitxak laukietan sartzeko asmoz, komenigarria da fitxa txikiak erabiltzea. Bestalde, kolore desberdineko fitxek balio desberdinak izan ditzakete.
Iturriak
Eskuko arauak: Juegos de la Antigüedad, 20212.