atomix
Fernando Llovet-ek (Las Caravas, Cabañas de Polendos, Segovia) egindako jokoa, 2006.
Osagaiak eta hasiera
Zirkulu batean hiruna zulo hiru zirkunferentzia zentrokidetan eta zulo bat zirkulu erdian. Hiruna puxtarri beltz, urdin argi eta urdin ilun.
Arauak
Helburua orbita bakoitzeko eta lerro erradial bakoitzeko puxtarriak kolore desberdinetakoak izatea da.
Puxtarrik taulako lerroetatik baino ezin dira mugitu.
Mugimenduak beti izango dira alboko zulo libre batera.
Erdialdeko zulo gorrira zulo berdeetatik baino ezin da iritsi.
Gainerako zuloetara orbitetatik eta lerro erradialetatik irits daiteke.
A problema
- Puxtarriak A krokisean bezala uztea.
- Gehienez 9 mugimendu onartzen dira.
A problema B problema
B problema
- Puxtarriak B krokisean bezala uztea.
- Gehienez 16 mugimendu onartzen dira.
Iturriak
Eskuko arauak: Fernando Llovet, http://www.maderasdelmundo.com/ (2021-02-23)