bax erregea
Xabier Tolosa Ocarizek 2000. urtean asmatutako jokoa da. Hamasei kartarekin jokatzen den apustu-jokoa da.
Osagaiak eta hasiera
Hamasei karta obalo banarekin: bi beltz, bi berde, bi gorri, bi hori, bi urdin, bi zuri, bi zuri-hori eta bi zuri-urdin.
Helburua ahalik eta puntu gehien lortzea da.
Arauak
1. Karta horiak: puntu bat balio dute eta, nahi izanez gero, jokatzen segitzeko aukera ematen dute, hau da, apustua egin eta beste karta bat eskatu edo hartu.
2. Karta zuri-horiak: puntu erdia balio dute eta, nahi izanez gero, jokatzen segitzeko aukera ematen dute, hau da, apustua egin eta beste karta bat eskatu edo hartu.
3. Karta urdinak: puntu bat balio dute eta, nahi izanez gero, jokatzen segitzeko aukera ematen dute, hau da, apustua egin eta beste karta bat eskatu edo hartu.
4. Karta zuri-urdinak: puntu erdia balio dute eta, nahi izanez gero, jokatzen segitzeko aukera ematen dute, hau da, apustua egin eta beste karta bat eskatu edo hartu.
5. Karta zuriak: puntu bat balio dute eta, nahi izanez gero, jokatzen segitzeko aukera ematen dute, hau da, apustua egin eta beste karta bat eskatu edo hartu. Horrez gain, komodin gisa erabil daitezke eta komeni zaigun kolorearekin, horia edo urdina, lotzeko aukera ematen dute berdinketak hausteko.
6. Karta berdeak: puntu bat balio dute eta, nahi izanez gero, jokatzen segitzeko aukera ematen dute, hau da, apustua egin eta beste karta bat eskatu edo hartu. Hala ere, ezin da beste koloreekin lotu berdinketak hausteko.
7. Karta gorriak: puntu bat balio dute eta ezin da beste koloreekin lotu berdinketak hausteko. Bestalde, karta hauek agertzeak esan nahi du ezin dela jokatzen segitu, hau da, apustuak egin eta beste karta bat eskatu edo hartu. Karta hau lortzen duenak bere puntuak batuko ditu eta partida bukaerara arte itxarongo du jakiteko irabazi duen edo ez.
8. Karta beltzak: ez dute baliorik eta karta hauek agertzeak esan nahi du partidatik kanpo geratzen dela, hau da, ezin dela apusturik egin eta beste karta bat eskatu edo hartu. Karta hau lortzen duenak ez ditu bere puntuak batuko eta galtzailea izango da.
Hasiera
Apustuak aurretik adostu behar dira, hau da, zenbat balioko duen karta bat eskatzeak.
Partida eskuz esku, apustuen kasuan batez ere, edo esku kopuru bat finkatuz joka daiteke. Txapelketetan 10 esku irabazi arte finkatzen da kopurua.
Zozketaz erabakiko da zein izango den eskua eta, beraz, zeinek banatzen dituen kartak, haren eskuinekoa. Jokoaren txanden noranzkoa erlojuaren orratzen noranzkoa izango da.
Halaber, kartak 4 × 4 karratu bat osatuz jar daitezke mahai gainean. Orduan, jokalari bakoitzak dagokion erpineko karta hartuko du, eta erlojuaren orratzen noranzkoari jarraitu hurrengo txandetan.
Garapena
Lehen jokalariak karta bat jaso edo hartuko du eta erakutsiko du:
a) Karta beltza bada, galdu egin du eta partidatik kanpo geratuko da. Karta gorria bada, puntu bat irabaziko du baina ezingo du karta gehiago eskatu. Karta berdea bada, puntu bat jasoko du eta jokatzen segitu ahalko du; berdin karta zuriarekin, horiarekin eta urdinarekin. Karta zuri-horia edo zuri-urdina bada, puntu erdia jasoko du eta jokatzen segitu ahalko du.
b) Jokalariak edozein unetan planto egin dezake, azken karta berdea, horia, urdina, zuria, zuri-horia edo zuri-urdina badu.
Ondoren, gainerako jokalariek berdin egingo dute, banan-banan.
Lehenengo bira bukatu eta gero, karta beltzak edo gorriak dituzten jokalariak baztertzen dira. Geratzen diren jokalariak jokatzen segi daitezke puntu gehiago lortzeko. Horretarako jokatu nahi duen jokalariak karta berri bat eskatuko du dagokion apustua ordaindu ondoren. Egokitzen zaion kartaren arabera a) edo b) egiteko aukera izango du.
Eskua bukatuko da karta guztiak banatzen direnean edo, kartak bukatu gabe, jokalari bakarra geratzen denean eta jokalari horrek ez duenean jokatzen segitu nahi.
Irabazlea
Esku bakoitzean irabazle bakarra egongo da, puntu gehien dituan jokalaria hain zuzen. Berdinketaren kasuan, hau da, puntu kopuru bera duten zenbait jokalari daudenean, irabazlea karta hori edo urdin gehien dituen jokalaria izango da, karta zuriak komodin gisa erabiliz.
Berdinketa mantentzen bada, eskutik lehenak irabaziko du.
Adibideak:
1. Bi jokalarik launa puntu dituzte eta ezin dute jokatu karta gorria egokitu zaielako. Lehenak bi karta zuri-urdin, karta urdin bat, karta zuri bat eta karta gorri bat ditu. Bigarren jokalariak bi karta hori, karta zuri bat eta karta gorri bat dauzka. Lehenak irabaziko du hiru karta urdin eta karta zuri bat dituelako, hots, guztira kolore bereko lau karta. Bigarrenak bi karta hori eta karta zuri bat ditu, guztira kolore bereko hiru karta.
2. Bi jokalari baztertu dira karta beltzak atera zaizkielako. Beste biei karta gorriak atera zaizkie, puntu bana lortzen dute, baina ezin dute jokatu. Eskutik lehenak irabaziko du.
Txapelketa ofizialen arautegia
Partidak beti lau jokalariren artean egingo dira. Aldi bereko partidak jokatzen badira, partida bakoitzeko irabazleek bigarren fase bat jokatu beharko dute haien artean, hori ere lau jokalarirekin. Oraindik hiru irabazle baino gehiago badaude, hirugarren, laugarren edo behar diren faseak egingo dira, irabazle bakarra geratu arte.
Txapelketa ofizialean partidak hamar esku irabazi arte jokatuko dira. Garaipen bakoitza metatuko da jokalari batek 10 garaipen metatu arte gainerako jokalariek baino lehenago.
Partida apustuekin
Bax erregearen jokoa diseinatuta dago apustuak trukatzeko beste joko batzuetan bezala, pokerra adibidez.
Apustuekin jokatuz gero, ezinbestekoa da jokaldiaren balio finkatzea. Oro har, jokatu ahal izateko, hasieran jokalariek kantitate bat jarri behar dute mahai erdian. Jokatzen segitzeko, ahal izanez gero, beste kantitate bat jarri beharko da mahai erdian; esaterako, hasierakoaren bikoitza. Eta horrela karta berri bat eskatzen den bakoitzean (hirukoitza, laukoitza…).
Planto eginez gero, ez da ezer gehiago jarri behar mahaian, karta gorria egokitu zaion jokalariaren kasuen bezala.
Eskuaren irabazleak mahai gaineko apustu guztiak eramango ditu.
Besterik esan gabe, esku bakoitza aurrekoaren independentea da eta ez da metatzen txapelketa ofizialetan bezala.
Iturriak
Eskuko arauak: Xabier Tolosa Ocariz, 2000.