box
Box jokoa Chris Handy-k sortu zuen 2016an eta Perplex-ek argitaratu zuen.
Box jokoa estrategia-jokoa da, non jokalariek kolore bereko lau erpineko karratuak osatu behar dituzten, haien kartak mahai gainean jokatuz. Zenbat eta handiagoa izan karratua, gero eta puntu gehiago lortuko dituzte. Jokalariek beren kolore sekretua ezkutatzen saiatu behar dute disimuluz, aurkariek ez dezaten oztopa karratuak osatzea.
|
|
|
Box jokoaren 24 fitxak. |
Osagaiak eta hasiera
Jokoak 30 fitxa ditu. Sei fitxa sekretuak dira eta puntu bana dute: berdea, gorria, horia, laranja, morea eta urdina. Hogeita lau fitxak 12na puntu dituzte, bi puntu kolore bakoitzeko. fitxak simetrikoak dira, bira erdia emanda.
Bi edo hiru jokalarik har dezakete parte; edo bi edo hiru jokalariko bi taldek ere joka dezakete.
Helburua erpinak jokalariaren kolorekoak dituzten karratuak egitea da, edozein neurritakoak.
![]() |
| Sei fitxa sekretuak eta horien atzealdea. |
Arauak
Jokalariek fitxen banatzailea adostuko dute.
Fitxa sekretuak nahasi eta jokalarien artean banatzen dira, jokalari edo talde bakoitzari bat. Taldeen kasuan, fitxa taldeko jokalari guztiek ikusi behar dute. Gainerako fitxa sekretuak baztertuko dira.
![]() |
| Fitxak banatu dira, 6 fitxa jokalari bakoitzari. Talde bakoitzak fitxa sekretu bat dauka. Mahai erdian fitxa sekretu baten atzealdea jarri da eta besteak baztertu dira. |
Erabili ez den fitxa sekretu bat, puntua begiratu gabe, ahoz behera jarriko da mahai erdian, eta abiatzeko fitxa izango da.
Nahasi beste hogeita lau fitxak eta jokalarien artean banatu, jokalari guztiek fitxa kopuru bera izan dezaten.
Jokalari bakoitzak egokitu zaizkion fitxak ahoz behera jarriko ditu pila batean (ikusi gabe). Ondoren, pilatik goiko fitxa hartuko du eskuetan.
Jokalari zaharrena hasiko da. Txanda eskuineko jokalariari pasatuko zaio.
![]() |
| Jokalarien lehenengo fitxa jokatuta. B2 jokalariak ez du fitxa ondo jarri. |
Jokalari bakoitzak, bere txandan, eskuko fitxa jokatu behar du mahaiko joko-eremuan, ondoko arauei jarraituz:
- Fitxa puntuak lerro zuzenean egoteko moduan jarri behar da.
- Fitxa mahaiko puntu baten edo gehiagoren ondoan jarri behar da, edo puntu batetik laura, gehienez, estaltzeko moduan, koloreko puntuak edo puntu grisak.
Ondoren, jokalariak pilatik fitxa bat hartuko du eskuan berriro fitxa bat izateko.
Horrela segituko dute 24 fitxak jokatu arte. Orduan, jokalariek (taldeek) beren kolore sekretua erakutsiko dute eta puntuen zenbaketa hasiko da.
![]() |
|
A taldeak puntu morea zuen eta 5 eta 8 puntuko aldeak dituzten karratuak lortu ditu, guztira 13 puntu. B taldeak puntu urdina zuen eta 4, 5 eta 7 puntuko aldeak dituzten karratuak lortu ditu, guztira 16 puntu. B taldeak irabazi du. Ezkerreko laukizuzen gorriak ez du balio, ez delako karratua eta erpin urdineko karratu gorri handiak ez du balio aldean 10 puntu baino gehiago dituelako. |
Puntuazio guztia jokoaren amaieran egiten da, eta jokalari baten (taldearen) kolore sekretua erabiltzen duten karratu guztien puntuazio metatuaren arabera egiten da. Jokalariek (taldeek) puntuak lortzen dituzte lau erpin-puntu beren kolore sekretuarekin bat datozen karratuengatik. Karratu baten balioa bere tamainaren araberakoa da, eta puntu 1 balio du aldeetako batean duen puntu (edo puntu hutsaren espazio) bakoitzeko. 10×10 karratua da puntua daitekeen handiena; karratu handiagoek ez dute baliorik, nahiz eta karratu handiagoak sortzeak ez duen zigorrik.
Jokalari (talde) bakoitzak bere kolore sekretuan dauden karratu baliodun guztiengatik bere guztizko puntuazioa batu ondoren, puntu gehien dituen jokalaria (taldea) da irabazlea. Berdinketa gertatuz gero, lehen txanda hartu zuen jokalaria (taldea) da irabazlea.
Iturriak
Eskuko arauak: Box. Perplex.




