challenge
Claudio Vicentelli-k sortu zuen 2004an, lehenago, 1998an, sortu zuen Geomag jokoaren pieza magnetikoak erabiliz. Bi eta lau jokalarirentzako jokoa da.
2005ean, Parents' Choice-k Magnetic Challenge saritu zuen, AEBn.
Osagaiak eta hasiera
Taula oktogonala da. Taularen lau aldetan zazpi zulo daude sigi-sagan sugeak kokatzeko. Erdialdean 3-4-3-4-3-4-3 zuloko taula dago.
Jokoaren piezak hamalauna taket gorri eta hori eta hamasei bola dira, denak imanduak. Taketei taket esango diegu bertikalean jartzen direnean, eta haga horizontalean jartzen direnean.
Bi jokalariren jokoa estrategia deritzo, eta lau jokalarirena labirinto, bi biren kontra jokatzen da.
Estrategia jokoa
Jokalari bakoitzak bere sugea osatzen du honela: zazpina taket jarri taularen aurrez aurreko zazpi zuloetan, bola bana taket horietan eta sei haga zazpi bolak lotuz.
Labirinto jokoa
Jokalari bakoitzak bere sugea osatzen du honela: launa taket jarri taularen aurrez aurreko zazpi zuloetatik eskuinaldeko lautan, bola bana taket horietan eta hiru haga lau bolak lotuz.
Jokoaren helburua norberaren sugea aurkariaren sugearen posiziora eramatea da. Hori lortzen duen lehenak irabaziko du. Baina, berdinketa izango da bigarren hasi den jokalariak helburua hurrengo mugimenduan lortzen badu.
Arauak
Estrategia jokoa
Partidaren hasieran bi jokalarien sugeak taularen aurrez aurreko aldeetan daude; bestalde taularen erdialdeko bi zulotan taket bana, gorria eta horia, jartzen dira, dagokien bolarekin. Bi taket horiek jokalarien lerroan egon behar dute.
Zoriz aukeratuko da hasiko den jokalaria. Hori gogoratzeko, hasten den jokalariari dagokion erdialdeko taketari bola ken dakioke.
Mugimenduak
Jokaldi mota guztietan sugea loturik mantendu behar da. Sugea osatzen duten taketek eta hagek konektaturik egon behar dute. Mugimendu bat egitean, taket bat ezin bada zutik utzi taulan, mugimendua ez da onartuko.
1 mugimendua ezin da egin, haga ez delako iristen bolaraino.
Mugimenduak txandaka egingo dituzte.
Hasieran, bi jokaldi mota hauek egin daitezke:
- lehen mailako mugimendu bakar bat;
- bigarren mailako bi mugimendu.
Lehen mailako jokaldiak
Sugearen taketak taulako zulo hutsetan mugitzen dituzten jokaldiak dira, sugea loturik gordez.
2 lehen mailako mugimenduen adibidea; atzeko taket bat aurrera eraman da.
3 hurrengo txanda batean, gorriek egin dezaketen lehen mailako mugimendua; eskuineko taketa bi posiziora eraman daiteke.
Bigarren mailako jokaldiak
Sugearen taket bat sugearen bola batekin lotzen da (41), sugearen bizkarretik ibiliz (42).
41 bigarren mailako lehen mugimenduan hiru pieza mugitzen dira, taket bat, bola bat eta haga bat (hori eta gris argian mugitu diren piezak).
42 bigarren mailako bigarren mugimenduan taket bat bolaz aldatzen da, sugearen bizkarretik ibiltzeko (hori argian mugitu den taketa).
Bigarren mailara taket bat eta bere ondokoa baino ezin dira eraman. Bigarren mailan, bi taket eta bola bat baino ezin dira egon.
Ezin da lehen mailako jokaldia egin bere gainean bigarren mailako taketa duen taketarekin.
Bigarren mailako mugimenduen segida bat egitean, mugitzen den taketa taulara, hots, lehen mailara jaisten bada, mugimenduen segida eten egingo da eta txanda beste jokalariari pasatuko zaio.
51 bigarren mailan dauden taketak eta bola mugituko dira: taket bat sugearen muturrera eramango da lehen urratsean (gorri eta gris argian mugitu diren piezak).
52 bigarren mailan dauden taketak eta bola taulara jaitsiko dira: bigarren bolan dagoen taketa taulara jaitsiko da eta beste taketa haga bihurtuko da (gorri argian mugitu den taketa).
Erdialdeko taketa
Aurkariari oztopoa jartzeko edo norberaren bidea errazteko erabil daiteke; ezin da inoiz sugearekin lotu.
Sugearen taket bat erdialdeko taketa dagoen lerrora iristen denean, hurrengo txandan, jokalariak hiru mugimendu hauen artean aukeratu beharko du:
- erdialdeko taketa behin mugitu;
- lehen mailako jokaldi bat egin;
- bigarren mailako hiru mugimendu egin.
Erdialdeko taketa edozein zulo hutsetara mugi daiteke aurkako kolorean markatutako taularen eremuan.
Sugearen burua erdialdeko taketaren lerrora iritsi denez, bigarren mailako hiru mugimendu egin daitezke.
61 sugearen isatsean dagoen taketa bosgarren bolarekin lotuko da eta haga bihurtuko da; aldi berean, dagokin bola airean geratuko da (gorri eta gris argian mugitu diren piezak).
62 bigarren mugimenduan airean dagoen bola ondoko taketa sugearen beste burura eramango da (gorri eta gris argian mugitu diren taketak eta bola).
63 hirugarren mugimenduan, bigarren mailako atzeko taketa taulara jaitsiko da eta beste taketa haga bihurtuko da (gorri argian mugitu den taketa).
Partidaren amaiera
Jokoa zenbait partidatan jokatuz gero, partida bakoitzean galtzaileak bere sugea helburura eramateko behar dituen mugimenduen kopurua zenbatu daiteke. Hainbat puntu metatzen dituenak galduko du.
Labirinto jokoa
Aurrez aurreko jokalariek talde bat osatuko dute.
Jokalariek lau suge txikiago osatuko dituzte, berean aldearen eskuin aldean: lau taket, hiru haga eta lau bola.
Txandako jokatuko dute, erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan.
Ez dago erdialdeko taketik.
Gainerako arauek bertan diraute.
Irabazteko bi sugeak eraman behar dira aurreko aldera.
Iturriak
Wikipedia.
Eskuko arauak: Geomag, www.geomagworld.com (2021-02-23)