concept
Alain Rivollet eta Gaëtan Beaujannot-ek 2013an sortutako jokoa, eta Repos Production-ek argitaratua.
Sari hauek jaso ditu: 2014ko Lys Grand Public sariaren irabazlea; 2014ko Hra roku sariaren irabazlea; eta urteko jokorik onenaren As d'Or saria, 2014an.
Concept jokoan, helburua kontzeptua, hitza edo esaldia, ikonoen bidez asmatzea da. Bi jokalarik kontzeptu bat aukeratuko dute eta gainerako jokalariek asmatu beharko dute.
Osagaiak eta hasiera
Lautik gora jokalarik jokatuko dute.
Biko talde bat osatuko da. Talde horrek aukeratuko du kontzeptua eta gainerakoek asmatu beharko dute. Asmatu ondoren, beste biko talde bat osatuko da, eta horrela bukatu arte.
Karta-sorta nahasi eta gero, ahoz behera jarriko da taulan. Karta bakoitzak bederatzi kontzeptu ditu: urdinez errazak, gorriz zailak eta grisez erronkak.
Peoi berdeak kontzeptuari dagokion ideia nagusia adieraziko du eta kubo berdeek ideia horretan sakonduko dute. Gainerako peoiak eta kuboak kontzeptuari dagozkion bigarren mailako ideiak azaltzeko erabiliko dira.
Jokalariek taulako ikonoen esanahiak dituzten bi orri dauzkate eskuragarri, kontzeptuak asmatzen laguntzeko.
Biko fitxak asmatzailearentzat dira eta banako fitxak taldekideentzat.
Arauak
Taldeak karta bat aukeratuko du pilotik. Kartako kontzeptu bat aukeratuko du gainerako jokalariek asma dezaten.
Taldekidek “bai” baino ezin dute esan jokalari bat ondo bideratuta doanean edo kontzeptua asmatu duenean.
Kontzeptuari dagokion ideia nagusiaren peoia, berdea, jarriko dute lehena, eta ondoren, kubo berdeak ideia nagusia argitzeko. Kuboen ordenak garrantzia du; beraz, bai taldekideek bai gainerako jokalariek adi egon behar dute.
Bigarren mailako ideiak azaldu nahi badira, beste peoiak eta kuboak erabiliko dira.
Gainerako jokalariak galduta badaude, taldekideak peoi eta kubo guztiak taulatik kendu eta berriro has daitezke.
Denbora zentzuzkoan jokalariek ez badute hitza edo esaldia asmatu, hirugarren jokalari baten laguntza eska dezakete. Horrela ere, jokalariek ez badute asmatzen, txanda bukatuko da eta ez da punturik banatuko.
Kontzeptua asmatzen duen lehen jokalariak biko fitxa bat irabaziko du, eta taldekideek banako fitxa bana.
Partida bukatuko da hamabi biko fitxak banatzen direnean. Orduan, puntu gehien dituen jokalariak irabaziko du.
Aldaerak
Puntuen sistema alde batera utz daiteke, eta asmatzeko gozamen hutsez jokatu.
Jokoaren arauak nire itzulpen moldatuak dira.
Iturriak
Eskuko arauak: Repos Production, www.rprod.com (2021-02-23)