contack
Joko hau J. W. Patterson-ek asmatu zuen. Lehen aldiz Oklahomako Tulsa-ko Volumen Sprayer Mfg. Co.-k argitaratu zuen jokoa, 1939. urtearen hasieran. Gero, hainbat konpainiek argitaratu zuten, Parker Brothers barne. Volume Sprayer-en edizioak egur prentsatuzko piezak eta eztainuzko kaxa hexagonal estalia ditu.
Domino triangeluarrak (horietatik contack aldaera bat da) gutxienez 1886. urtetik datozkigu, Troy-ko (New York) Frank H. Richards-ek domino triangeluar bat argitaratu baitzuen.
Osagaiak eta hasiera
Contack 36 fitxa triangeluarrekin jokatutako jokoa da. Triangelu bakoitzaren hiru aldeak kolore desberdineko triangeluak dira, eta alde bakoitzak 1etik 10era bitarteko zenbaki bat du inprimatua. Zenbakiak triangelu urdina beheko aldean jarrita irakurtzen dira, ezkerrean triangelu laranjak eta eskuinean triangelu gorriak utziz.
Bi eta zazpi jokalarik bitartean joka dezakete aldi berean.
Jokoa hasteko, jarri fitxa guztiak buruz behera mahaian, eta mugitu ondo nahasi arte.
Hasteko, hartu bost fitxa, eta jarri aurpegia gorantz zure aurretik. Antola itzazu zure fitxak, zenbakiak zure aurrean zutik ager daitezen. Fitxek gainerako jokalarien begi-bistan egon behar dute beti.
Arauak
Fitxarik txikiena duen jokalariak jokatzen du lehenbizi. Berdinketarik gertatuz gero, hurrengo txikiena, etab. Fitxarik txikiena zehazteko, batu hiru zenbakiak. Baturak zehazten du haien tamaina.
Lehenengo fitxa mahaiaren erdian jartzen da. Eskuineko hurrengo jokalariak fitxa bat joka dezake jokatu berri den fitxaren edozein alderen kontra, baldin eta legezko jokaldi bat edo kontu-jokaldi bat egin badezake. Legezko jokaldi bat egiteko, fitxa bat jokatu behar da jokatutako beste baten kontra, ukipen-aldeak koloretan eta zenbakiak berdinduz. (Adibidez: 6ko gorria 6ko gorriaren ondoan joka daiteke). Kontu-jokaldi bat egiten da ukipen-aldeak koloretan berdinduz eta zenbakiak batuz gero, 5, 10, 15 edo 20 lortzen denean. (Adibidea: 8ko urdin bat 7ko urdin baten ondoan joka daiteke, haien batura 15 baita). Jokalari bakoitzak, orduan, legezko jokaldi bat edo kontu-jokaldi bat egin behar du, jokatutako azken fitxaren alde erakusgarrien kontra bakarrik jokatuz (aurrerago deskribaturiko aukerazko jokaldi bat egiten duenean izan ezik).
Jokalariak ez badu legezko jokaldi bat edo kontu-jokaldi bat egiteko fitxarik, edo, beste jokalari bati ez laguntzeagatik jokorik egin nahi ez badu, fitxa bat har dezake erreserbatik, jokatu ahal duen arte edo 5 fitxa izan arte. (Jokalariek ezin dute 5 fitxa baino gehiago izan edozein unetan). Jokalari batek esku osoa izan eta, hala ere, ezin badu legezko jokaldirik edo kontu-jokorik egin txanda pasa dezake, baina jokalari batek ez du inoiz paso egingo jokorako aukera badu edo ez badu esku osoa.
Jokoak aurrera egin ahala, aukerak agertuko dira, fitxa bat beste fitxa batekin baino gehiagorekin ukitzeko. Horri aukerazko jokaldi deritzo, eta jokoan dauden ukipen guztiak legezko jokaldiak edo kontu-jokaldiak direnean soilik egin daiteke. Aukerazko jokaldi bat ager daiteke, eta jokalarietako inork jokaldi hori egiteko ahalbidetzen dion fitxarik ez izan bere txandan. Jokoak jarraituko du jokalari bakoitzak lehen bezala jokatuz. Aukerazko jokaldia hainbat txandatan egon daiteke, jokalariren batek bertan jokatuko duen fitxa bat hartu edo aurkitu baino lehen. Jokalari batek, bere txandan, aukerazko jokaldi bat egin dezake, jokatutako azken fitxa edozein dela ere. Jokatutako azken fitxaren kontra jokatu beharrean, aukerazko jokaldia egin dezake. Jokoak hortik aurrera jarraitzen du, beste aukerazko jokaldi bat ematen ez bada behintzat. Kontuan izan beti aukerazko jokaldiak, edozein unetan, horietako batean jokatzeko fitxa bat hartzeko moduan egon zaitezkeelako. Hiru ukipen egiten diren aukerazko jokaldi sinple batean 50 puntu egin daiteke.
Kontulariak jokalari bakoitzari egiten duen kontu-jokaldi bakoitza apuntatu behar dio, eta kontuaren zenbatekoa zutabe batean idatzi behar du jokalariaren izenaren azpian. Eskuaren amaieran, zutabe bakoitza batu behar da. Eskuaren amaieran jokalariak duen fitxa bakoitzak 10 puntu kentzen dizkio kontuari. (Adibidez: jokalari baten zutabeak 85 balio du guztira, baina 4 fitxa ditu eskuaren amaieran. 85 puntutik 40 kendu, eskuan 45 puntu garbi utziz).
[Ez dago argi zer jokaldik ematen duten punturik eta zenbat puntu ematen duten. Uler daiteke kontu-jokaldiek eta aukerazko jokaldiek baino ez dutela punturik ematen, eta ematen dituzten puntuak zenbakien baturak direla.]
Esku bat bukatzen da azken fitxa jokatu behar duen lehen jokalariak jokatu duenean edo jokoa blokeatuta dagoenean, inork ezin baitu legezko jokaldirik, ez eta kontu-jokaldirik edo aukerazko jokaldirik egin ere. Horietako bakoitzak 5 fitxa izan arte erreserbatik hartu edo erreserbako fitxa guztiak hartu ondoren, jokalari bakoitzak paso egin behar izan duenean.
Joko bat hiru eskuk osatzen dute, besterik adosten ez bada.
Lau jokalarirekin bikoteak egin daitezke.
Hauek dira zenbakien banaketak, urdinen arabera sailkaturik:
urdinak | |||||||||||||||||||||||||||||||
3 | 2 | 4 | 3 | 1 | 4 | 2 | 5 | 3 | 6 | 1 | 7 | 2 | 8 | 3 | 9 | 1 | 10 | 9 | 6 | ||||||||||||
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | ||||||||||||||||||||||
6 | 5 | 7 | 6 | 5 | 4 | 6 | 5 | 4 | 1 | 4 | 7 | 5 | 8 | 6 | 9 | 4 | 10 | 9 | 3 | ||||||||||||
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | ||||||||||||||||||||||
9 | 8 | 10 | 9 | 8 | 7 | 9 | 8 | 7 | 6 | 5 | 2 | 6 | 3 | 7 | 1 | 7 | 10 | ||||||||||||||
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | |||||||||||||||||||||||
10 | 9 | 8 | 7 | 9 | 8 | 7 | 4 | 8 | 2 | ||||||||||||||||||||||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | |||||||||||||||||||||||||||
10 | 9 | 8 | 5 | ||||||||||||||||||||||||||||
8 | 9 | ||||||||||||||||||||||||||||||
Fitxa txikiena, beraz,
3 | 2 |
1 |
da eta 6 balio du eta handiena
10 | 9 |
8 |
da eta 27 balio du.
Hamar zenbakien banaketa ez da homogeneoa, ez 36 fitxetan, ez kolore bakoitzean. Hauek dira zenbakien kopuruak:
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | ||
urdinak | 3 | 3 | 3 | 3 | 4 | 4 | 4 | 5 | 5 | 2 | 36 |
laranjak | 3 | 2 | 3 | 4 | 3 | 4 | 5 | 4 | 5 | 3 | 36 |
gorriak | 2 | 3 | 3 | 3 | 4 | 4 | 4 | 5 | 5 | 3 | 36 |
8 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 8 | 108 |
Iturriak
https://boardgamegeek.com/boardgame/3203/contack (2021-10-18)
Eskuko arauak: Volume Sprayer Mig. Co.