dama egiptoarrak
J. G. Lallement-ek 1802an asmatutako jokoa da.
Posizio-jokoa da.
Osagaiak eta hasiera
Taulak 9 errenkada ditu 8, 7, 6, 7, 6, 7, 6, 7 eta 8 hutsuneekin. Hutsuneak triangeluz banaturik daude. Triangeluek hutsuneen sare hexagonala osatzen dute.
Bi jokalarirentzako jokoa da. Jokalari bakoitzak 18 fitxa eta dama bat ditu.
Helburua fitxa guztiak taularen aurreko aldera eramatea eta hasierako posizioan uztea da.
Arauak
Fitxen mugimendua beste fitxa baten gainetik jauztean datza, bi fitxen artean hutsune libreak badaude ere, eta jauzia simetrikoa da jauzten den fitxarekiko; hau da, jauzten duen fitxaren hasierako posizioa eta jauzi ondoko posizioa simetrikoak dira jauzi den fitxarekiko.
Jauziaren norabidea fitxaren inguruan dauden sei norabideetakoa izan daiteke.
Jauziak kateatu daitezke. Irudian ikus daiteke fitxa ilun batek egin ditzakeen bost jauzi.
Jauziak norberaren edo aurkariaren fitxa baten gainetik egin daiteke.
Dama baino ezin da mugitu aldameneko hutsune batera, nahi den norabidean.
Iturriak
J. G. Lallement: Les quatre jeux de dames, polonais, égyptien, échecs et a trois personnes. Metz, 1802. (https://books.google.com.do/books?id=KjgVAAAAYAAJ&printsec=frontcover#v=onepage&q=%C3%A9gyptien&f=false, 2021-02-21)
Jean-Marie Lhôte: Histoire des Jeux de Société, Flammarion, Paris, 1994.
Eskuko arauak.