iq-jokoak
IQ-Twist jokoa Smart-ek sortu zuen 2010ean eta Smart Games-ek argitaratu zuen.
Jokoak 100 erronka ditu maila desberdinetan. Guztietan piezekin 2Dko puzzle bat osatu behar da 4×8 hutsuneko taula batean. Erronkak egiten laguntzeko zazpi ziri daude, bi berde, gorri bat, bi hori eta bi urdin. Liburuxkaren bukaeran erronka guztien soluzioak daude.
IQ-Puzzler Pro jokoa Smart-ek sortu zuen 2015ean eta Smart Games-ek argitaratu zuen.
Jokoak 120 erronka ditu hiru modutan jokatzeko, 40 erronka modu bakoitzean. Modu horietako bi 2Dko puzzleak dira, eta bestea 3Dko puzzlea. Erronka guztien soluzioak liburuxkaren bukaeran daude.
2Dko puzzle baten kasuan, 5×11 hutsuneko taula bat bete behar da piezekin. Bestean, hutsune kopuru bereko sareta bat bete behar da.
3Dko puzzlearen kasuan, bost mailako piramide karratu bat osatu behar da. Kasu honetan, piezak etzanda maila batean edo zutik hainbat mailatan jar daitezke.
![]() |
| IQ Twist jokoaren zortrzi piezak. |
IQ-Twist
Osagaiak eta hasiera
Jokoak 8 pieza ditu. Piezak lau koloretakoak dira. Bi piezak hiruna biribil ditu; lau piezak launa biribil dituzte; eta bi piezak bosna biribil dituzte. Guztira 32 biribil daude. Piezek hainbat biribil zulatuta dituzte laguntzako ziriak sartu ahal izateko.
![]() |
![]() |
| Piezekin bete behar den taula. | Zazpi ziri laguntzaileak. |
Bakar-jokoa da, baina bi edo hiru jokalarik ere har dezakete parte.
Helburua piezekin 4×8 hutsuneko taula betetzea da.
Arauak
Aukeratu erronka bat eta jarri laguntzako ziriak joko-taulan adierazten den bezala.
Zirien gainean kolore bereko piezak besterik ezin da jarri.
Jokalariak 4×8 hutsuneko taula bete beharko du.
![]() |
![]() |
![]() |
| Piezak kokatzeko lau ziri laguntzaile jarrita daude. | Lau pieza jarri dira ziriekin bat datozela. | Erronkaren soluzioa. |
![]() |
| IQ Puzzler Pro jokoaren hamabi piezak. |
IQ-Puzzler Pro
Osagaiak eta hasiera
Jokoak 12 pieza ditu. Piezak hamabi koloretakoak dira. Pieza batek hiru bolatxo ditu; hiru piezak launa bolatxo dituzte; eta zortzi piezak bosna bolatxo dituzte. Guztira 55 bolatxo daude.
Bakar-jokoa da, baina bi edo hiru jokalarik ere har dezakete parte.
Helburua jokatzeko poduaren araberakoa da:
2Dko puzzlea: 5×11 hutsuneko taula betetzea.
2Dko puzzlea: 55 hutsuneko sareta betetzea.
3Dko puzzlea: bost mailako piramide karratu bat eraikitzea, oinarria 5×5 karratu bat izanik.
![]() |
![]() |
| 2Dko puzzleaaren 5×11 hutsuneko taula. | 2Dko puzzleaaren sareta. |
Arauak
Modu bakoitzean, 40 erronka daude, errezenetatik zailenetara sailkatuak.
2Dko puzzleak
Erronka horietan, pieza batzuk jadanik kokatuta daude, soluzioan geratuko diren bezala. Pieza horiek ezin dira posizioz aldatu.
Gainerako piezak jokalariak jarri behar ditu. Hasierako erronketan pieza gehiago daude kokatuta; beraz, pieza gutxi batzuk kokatu beharko ditu jokalariak. Bukaerako erronketan, aldiz, pieza gutxiago daude kokatuta eta, beraz, jokalariak pieza gehiago kokatu beharko ditu.
Erronka bakoitzak soluzio bakarra du.
![]() |
![]() |
![]() |
| Erronka baten zazpi piezak jarrita. | Jokalariak jarri behar dituen bost piezak. | Erronkaren soluzioa. |
3Dko piramidea
3Dko piramidearen kasuan, piramidearen oinarria 5×5 karratu bat da. Oinarri hori 5×11 hutsuneko taularen erdialdean jarri behar da.
Jokoak 40 erronka ditu. Erronka bakoitzak piramidearen 5 mailetako pieza batzuen posizioa erakusten ditu. Pieza bat horizontalean jar daiteke (bere bolatxo guztiak piramide-maila berean dituela), edo 45º-ko angeluan (bere bolatxoak maila batzuetan banatuta dituela).
Jokalariak piezak erronkan erakusten den bezala jarriko ditu. Ezin du erronkan emandako piezen posizioa aldatu. Bolatxo zuriak piramidean oraindik hutsik dauden lekuak adierazten dituzte.
Oharra: Irudietan, pieza jakin baten bolatxoak bananduta ager daitezke erronketan, baina pieza berari lotuta daude. Maila berean dauden pieza osoak bakarrik erakusten dira.
![]() |
![]() |
![]() |
| Piramidearen 3Dko puzzlearen erronka. | Jokalariak jarri behar dituen bi piezak. | Erronkaren soluzioa. |
Iturriak
Eskuko arauak: IQ Twist. Smart Games.
Eskuko arauak: IQ Puzzler Pro. Smart Games.














