... jarraitzekoa
Joko hau Dieter Gebhardt-ek sortu zuen 1998an eta Piatnik-ek argitaratu zuen.
![]() |
| ... jarraitzekoa jokoaren fitxak. |
Osagaiak eta hasiera
Jokoak 72 fitxa karratu ditu. 51 fitxek irudiak aurrez aurreko aldeetan dauzkate, alde batean beltza eta bestean gorria, horia edo urdina. Beste 21 fitxek irudia ondoz ondoko bi aldeetan dauzkate, hots, erpin batean. Fitxa horiek bidearen norabidea aldatzen dute. Fitxek lau diseinu desberdin dituzte, eta multzo bakoitzean aldeak bat datoz: alde osokoa, aldearen zentrokoa, irudi anitzekoa eta erpinekoa.
![]() |
Alde osoko fitxak. |
![]() |
Aldearen zentroko fitxak. |
![]() |
Irudi anitzeko fitxak. |
![]() |
Erpineko fitxak. |
Bi eta sei arteko jokalarik har dezakete parte.
Helburua bat datozen fitxen ilarak osatu behar dira, ahalik eta fitxa gehien erabiliz, fitxen irudiak konbinatuz.
Arauak
![]() |
| Eskuaren hasiera: fitxa bat erdialdean, jokalariek 6 fitxa eta gainerakoak pila batean, A-ren eskuinean. |
Fitxak orraztu eta ahoz behera jartzen dira pila batean mahai erdian. Fitxa bat ahoz gora jartzen da mahai erdian.
Jokalari bakoitzak 6 fitxa hartuko ditu.
Txanda duen jokalariak fitxa bat jarriko du mahai gaineko fitxa baten ondoan. Ondoren, nahi adina fitxa jar ditzake, beti ere aurrekoekin bat datozenak. Bukatzean, txanda pasatuko dio hurrengo jokalariari, erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan.
Jokalariak ez badu mahaiko fitxekin bat datorren fitxarik, banan-banan hartuko ditu fitxak pilatik konbinatzen duen fitxa bat atera arte.
Jokalariek aukera dute fitxak ilararen bi muturretan jartzeko.
Jokalari batek bere fitxa guztiak jarri baditu, hurrengo txandan pilatik hartu beharko ditu fitxa berriak fitxa bat mahaiko fitxekin konbinatu arte.
Fitxen konbinazioa
Fitxak konbinatuko dira fitxen diseinuaren arabera. Horrek esan nahi du elkartzen diren bi fitxen aldeetan irudiek bat etorri behar dutela.
Ertz beltza beste kolore batekin konbinatu behar da, eta alderantziz. Salbuespena: beltza-kolorea-beltza-kolorea segida erpineko fitxa batekin baino ezin da eten.
Erpineko fitxa batek bi aldeetan bat etorri behar du alde osoko multzoko kolore bereko fitxa batekin (beraz, ezin dira erpineko bi fitxa jarraian jarri). Erpineko fitxa batekin, errenkadaren norabidea 90º-ko angeluan aldatzen da.
Jokalariek ezin dituzte fitxak modu batean jarri, non ilarak kale itsu batera eramaten duen.
Jokalariek ezin dute fitxarik jarri ilara mahaiaren ertzera iristen denean.
Mahaiaren ertzak jokoaren mugak dira. Ilara mahaiaren ertzera iritsi baino lehen erpineko fitxa jarri behar da jokoaren norabidea aldatzeko.
![]() |
![]() |
![]() |
| A jokalariak fitxa bat jarri du mahaikoaren ondoan, eta jarraian, beste fitxa bat jarri du aurrekoaren ondoan. Txanda bukatu du. B jokalariak lau fitxa jarri ditu, bi ilararen mutur batean eta beste bi bestean, bi muturretan erpineko fitxak utziz eta norabidea aldatuz. B jokalariak ezin du alde osoko fitxa bat gehiago jarri ez delako erpinetakoen kolorekoa. Txanda bukatu du. | C jokalariak beste hiru fitxa jarri ditu, bi mutur batean eta beste bat bestean. Txanda bukatu du. D jokalariak bi fitxa karri ditu mutur batean eta txanda bukatu du. | A jokalariak bi fitxa jokatu ditu ilararen bi muturretan. B jokalariak fitxa bakarra jokatu du, eta ilara mahaiaren ertzera hurbildu du. C jokalariak erpineko fitxa bat jokatu du eta ilararen norabidea aldatu. Ondoren, D jokalariak fitxa bat jokatu du erpineko fitxa horren ondoan. Jadanik erpineko hiru fitxa daude mahai gainean. |
![]() |
![]() |
![]() |
| A jokalariak fitxa bat jokatu du mutur batean. B jokalariak ezin du bere fitxa jarri eta fitxa berri bat hartu du pilatik. Pilatik hartu duen fitxa jarri du mahaian. C jokalariak ezin ditu bere fitxak jarri eta fitxa berri bat hartu du pilatik. Pilatik hartu duen fitxa jarri du mahaian. D jokalariak ezin ditu bere fitxak jarri eta fitxa pare bat hartu ditu pilatik. Pilatik hartu duen bigarren fitxa jarri du mahaian, eta ondoren, pilatik hartutako lehenengo fitxa jarri du mahaian. | A jokalariak bere azken fitxa jokatu du mutur batean. Hurrengo txandan, fitxak banan-banan hartu beharko ditu pilatik. B jokalariak ezin du bere fitxa jarri eta fitxak hartu behar ditu pilatik. Pilatik lau fitxa hartu ditu eta laugarren fitxa jarri du mahaian. C jokalariak ezin ditu bere fitxak jarri eta fitxak hartu behar ditu pilatik. Pilatik lau fitxa hartu ditu eta laugarren fitxa jarri du mahaian. D jokalariak fitxa bat jokatu du mutur batean. Jadanik erpineko lau fitxa daude mahai gainean. | A jokalariak ez du fitxarik; beraz, banan-banan hartuko ditu pilatik, fitxa bat ilaran jartzeko aukera izan arte. Bi hartu ditu eta bigarrena jarri du, norabidea aldatuz, eta ondoren lehenengoa ere jarri du, fitxarik gabe geratuz. B jokalariak ezin ditu bere fitxak jarri eta fitxak hartu behar ditu pilatik. Pilatik fitxa bat hartu du, eta mahaian jarri. C jokalariak erpineko fitxa beltz bat jarri du, ilararen norabidea aldatuz. D jokalariak ezin ditu bere fitxak jarri eta fitxa bat hartu du pilatik, eta mahaian jarri. Jadanik erpineko sei fitxa daude mahai gainean. |
![]() |
![]() |
![]() |
| A jokalariak ez du fitxarik; beraz, banan-banan hartuko ditu pilatik. Hiru fitxa hartu ditu eta hirugarrena jarri du, eta bi fitxarekin geratu da. B jokalariak erpineko fitxa beltz bat jarri du, zazpigarrena mahaian. C jokalariak ezin ditu bere fitxak jarri eta fitxak hartu behar ditu pilatik. Lehenengo fitxa hartu eta mahaian jarri du. D jokalariak bere fitxa bat jarri du mahaian. | A jokalariak ezin ditu bere fitxak jarri eta fitxak hartu behar ditu pilatik. Bi fitxa hartu ditu eta bigarrena jarri du. B ezin ditu bere fitxak jarri. Fitxa bat hartu du eta mahaian jarri du. C jokalariak bi fitxa jarri ditu, bigarrena erpineko fitxa izanik. Erpineko fitxa hori zortzigarrena denez, eskua bukatu da. | Jokalariek eskuan dituzten fitxen puntuazioak kalkulatu behar dituzte. A jokalariak 2 × erpineko 2 fitxa + 1 = 5 puntu ditu. B jokalariak 2 × erpineko 2 fitxa + 1 = 5 puntu ditu. C jokalariak 2 × erpineko 2 fitxa – 3 = puntu 1 du. D jokalariak puntu 1 du. |
Eskuaren bukaera
Jokoa erpineko zortzigarren fitxa mahai gainean jartzen denean bukatuko da. Jokalari bakoitzak geratzen zaizkion fitxen balioen arabera dagokion puntuazioa kalkulatu behar du.
- Erpineko fitxa bakoitzak 2 puntu balio du. Gainerako fitxek puntu bana balio dute.
- Azken fitxa jarri duen jokalariak 3 puntu kenduko ditu bere puntuaziotik.
- Lortutako puntuazioa idatziz jasoko da.
Partidaren bukaera
Partida lau esku jokatu ondoren bukatuko da.
Jokalariek lau eskuetan lortutako puntuazioak batuko dituzte.
Puntuazio gutxien duen jokalariak irabaziko du.
Iturriak
Eskuko arauak: … to be continued. Piatnik.














