Zeelanda Berriko ipar irlako maoriek kolonizatuak izan baino lehen zuten joko bat da. Blokeo-jokoen adibidea da. Izan ere, aurkariaren perepere-ak (fitxak) gelditzea baitu helburu, eta ez harrapatzea. Papa tākaro-ak (taulak) lurrean edo egurrean irudikatu izan dira.
Osagaiak eta hasiera
Taula zortzi erpineko izarra da. Izarraren erpinei kewai deitzen zaie eta izarraren zentroari pūtahi. Jokalari bakoitzak kolore bereko lau perepere ditu.
Perepereak erpinetan kokatzen dira, jokalari bakoitzarenak ondoz ondoko erpinetan.
Arauak
Perepere urdinak dituena hasiko da.
Perepereak honela mugituko dira:
a) Kewai batetik pūtahira, baina aldameneko bi erpinetako batean edo bietan aurkariaren perepere bat edo bi daudenean soilik.
b) Kewai batetik bere ondoko beste kewai huts batera.
c) Pūtahitik kewai batera.
Kewaietan eta pūtahin perepere bat bakarrik egon daiteke.
Perepereek ezin dute beste perepere baten gainetik jauzi egin.
Irabazteko aurkariaren perepere guztiak gelditu behar dira, mugitzeko aukerarik gabe utziz.
Irudian, perepere berdeek urdinak geldiarazi dituzte.
Mū tōrerek 1180 posizio posible ditu. Horietatik 208 irabazleak, 128 galtzaileak eta 844 berdinketak dira. Hasierako posizioa berdinketa da. (2021-02-21)
Iturriak
Patxi Angulo Martin: Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala. Elhuyar, Usurbil, 1997.
Jokoaren analisi bat aurki dezakezu sareko orri honetan:
George Jelliss: Mu Torere, https://archive.ph/20120907123930/http://www.gpj.connectfree.co.uk/games6.htm (2021-02-21)
wikipedia
Eskuko arauak: Puzzles and Games NZ LTD.