nei-pat-ko-no
Koreako joko tradizionala da. Stewart Culin-ek horren berri eman zuen Korean Games, with Notes on the Corresponding Games of China and Japan lanean, University of Pennsylvania, 1895ean.
Culinek 4×4 lerroko taula eman zuen eta fitxak lerroen gainean jarri zituen. Hemen emango dugun 4×4 zirkuluko taula topologikoki baliokidea da.
Osagaiak eta hasiera
Jokoak 4×4 zirkuluko taula du. Taula erdi batean jokalari baten fitxak jarriko dira, eta beste erdian beste jokalariarenak.
Bi jokalarirentzako jokoa da. Jokalari bakoitzak 8 fitxa ditu.
Helburua aurkariaren fitxak blokeatzea edo harrapatzea da.
Arauak
Jokalariek txandaka mugitzen dute lerroetan zehar.
Fitxa bat zirkulu huts batera mugituko da, horizontalean edo bertikalean. Ezin da diagonalean mugitu, ezta zirkulu bete batera ere.
Aurkariaren fitxa bat harrapatzeko, fitxa batek norberaren fitxa baten gainetik jauzi egin behar du, eta aurkariaren fitxaren gainean erori. Horrela harrapatutako fitxa taulatik aterako da.
Ezin da aurkariaren fitxa baten gainetik jauzi egin.
Ezin da fitxa baten gainetik jauzi egin zirkulu huts bat betetzeko asmoarekin.
Partida bukatukoa da jokalari batek taulan fitxa bakarra duenean edo mugitu ezin denean; orduan, jokalariak galdu egin du.
Iturriak
Stewart Culin: Korean Games, with Notes on the Corresponding Games of China and Japan. University of Pennsylvania, 1895.
Eskuko arauak.