nonaga
Nonaga jokoa Viktor Bautista i Roca-k sortu zuen 2008an, eta Steffen-Spiele-k argitaratu zuen 2017an. Nonaga jokoak bigarren saria jaso zuen Concurso de Diseño de Juegos E-2008 (jokoen diseinuen E-2008 lehiaketa) lehiaketan, Kordoban, 2008an.
Jokoaren originaltasuna taula mugikorrean datza.
Osagaiak eta hasiera
Taula hemeretzi diskoz (27 mm) osatutako hexagonoa da.
Bi jokalarirentzako jokoa da. Jokalari bakoitzak 3 fitxa ditu.
19 diskoak hexagono bat osatzen jartzen dira. Pieza berdeak eta urdinak txandakako erpinetan jartzen dira. Jokalari bakoitzak kolore bat aukeratzen du.
Helburua norberaren fitxak elkartzea lerro batean, triangelu batean edo V batean.
Arauak
Zein hasiko den adostuko dute jokalariek.
Jokalariek txandaka mugitzen dute eta txanda bakoitzak bi mugimendu ditu:
1. Fitxa bat mugitu: Jokalariak bere fitxetako bat lerro zuzenean mugitzen du taularen amaieraraino edo beste fitxa bat aurkitu arte (ezin du bide erdian utzi).
2. Disko bat mugitu: fitxa mugitu ondoren, jokalariak disko bat hartzen du taularen ertzetik eta beste posizio batean erantsiko dio taulari. Baldintza hau bete behar da: irrista daitezkeen diskoak bakarrik mugi daitezke, hau da, gehienez beste lau diskoren ondoan daudenak. Bere posizio berrian, mugitutako diskoak gutxienez beste bi disko ukitu behar ditu.
Disko bat mugitzen denean, gerta daiteke beste disko bat uztea disko bakarra ukituz.
Jokalariek ezingo dute mugitu aurreko txandan aurkariak mugitu duen disko bera.
Partida irabaziko du bere koloreko hiru fitxak ondoz ondoko diskoetan jartzen dituen lehenak.
Fitxak lerro zuzenean, triangelu moduan edo angeluan konektatuta egon daitezke.
Iturriak
Eskuko arauak. Steffen-Spiele.
https://www.jugamostodos.org/index.php/noticiasjugamostod-s/686-fallo-del-concurso-e-2008 (2023 - 03 -02)