osaba Tom-en etxola
1852ko joko honek, W. & S.B.k argitaratua, Ives of Salem, Massachusetts, oraingo haur eta gurasoak familien jokoa gogoraraziko ditu. Seguruenik, diseinatzaileek eleberri ezagunaren irudiak erabili zituzten existitzen zen karta-joko batean, Osaba Tomen etxola lanarekin lotura izango zuen joko bat asmatu beharrean. Beti bezala, interesgarria da ikustea zer aukeratu zuten istoriotik hogei joko-kartetarako.
Lehen atala: osaba Tom, Tomen etxola, George-ren dolarra, izeba Chloeren galletak eta Georgeren (hots, Tomen) biblia. Atalaren ikurra biblia da.
Bigarren atala: Simeon, Simeonen sagarrak, Rakel, Rakelen aulkia, Simeonen kapela. Atalaren ikurra kapela da.
Hirugarren atala: St. Clare, Eva, Topsy, Evaren loreak eta Ofeliaren saskia. Atalaren ikurra loreak dira.
Laugarren atala: George, Elisa, Harry, Georgeren eskua eta Iparreko izarra. Atalaren ikurra izarra da.
Harriet Beecher Stowe Center-eko bildumak joko honen bi kopia ditu: 90.2 eta 69.105 katalogo-zenbakiak. Kopia bakar batek ere ez ditu eskuz pintatutako hogei joko-kartak, baina bien artean sorta oso bat eraiki da.
Hemen erakusten ditugun kartak Arabako Fournier Karta Museoan dagoen 44570 Inbentario-zenbakidun sortaren kopiak dira (Ediciones del Prado, 2005).
Arauak
Karta-sortak hogei karta ditu, lau ataletan banaturik. Pertsonaiak eta objektuak Tom osabaren etxola lanetik hartu dira.
Hiru pertsonak edo gehiagok joka dezakete. Jokalarietako edozeinek nahas ditzake kartak; gero, aurpegia ikusi ezin izateko haiei eutsiz, utzi pertsona bakoitzari sortako karta bat ateratzen eta jarraitu ateratzen osaba Tom atera arte.
Osaba Tom duen pertsonak kartak nahasi eta, gero, kartak berdin-berdin banatuko ditu jokalarien artean, bakoitzak bere kartei eutsiz, beste jokalariek karten aurpegia ikus ez dezaten.
Orduan, banatzailea albokoari, eskuineko eskutik, galdegiten hasiko da, berak bere eskuan ez duen edozein karta. Albokoak badauka, eman egin behar dio. Banatzaileak beste karta batzuk galdegiten jarraituko du; eta, albokoak eskuan ez duen karta bat galdegiten badio, txanda galduko du. Orduan, albokoak txanda hartuko du, eta haren eskuineko albokoari modu berean galdegingo dio. Eta jokoak ordena berean jarraituko du.
Jokalari batek bere eskuineko albokoaren eskutik karta guztiak galdegin dituenean, horrela jokotik ateraz, bere eskuineko hurrengoari galdegiten jarrai dezake.
Jokalariek adi egon behar dute, eta gogoratu lehenago galdegin eta lortu den edozein karta galdegin behar dutela, ahal bada, jokoa luzeagoa eta konplexuagoa baita memoriaren akats bakoitzeko.
Jokoa amaitzean, irabazleak karta guztiak izango ditu bere esku, eta horrek eskubidea emango dio hurrengo partidan banatzeko eta jokoan hasteko.
Liburuaren bi itzulpen egin dira euskaraz:
H. Beecher Stowe: Osaba Tom-en etxola. Itzulpena, Arantza Sarriegi; marrazkiak, Josemari Aleman Amundarain. Elkar, Donostia, 1980.
H. Beecher Stowe: Osaba Tomen etxola. Lucía Moraren moldapena; Carlos Fernándezen ilustrazioak; Iraitz Urkuloren itzulpena. Susaeta, Madril, 2014.
Iturriak
Stephen Railton & the University of Virginia: http://utc.iath.virginia.edu/tomituds/game1x.html (2021-01-29)