quads
Joko hau Kris Burm-ek asmatu zuen 1996an, eta Gigamic-ek argitaratu zuen.
Osagaiak eta hasiera
6×6 laukiko taula. Taularen ertzetan lerro bertikalak daude.
Jokalari bakoitzak 17 fitxa ditu eta bi fitxa neutral daude. Jokalarien fitxak lau triangelutan banaturik daude bi diagonalez. Fitxen triangelu bat, bi edo hiru lerrorik gabe daude eta gainerakoak lerro horizontal edo bertikalekin. Fitxa neutralen lau triangeluek lerroak dituzte.
Partida hasieran jokalarien fitxa guztiak agerian daude.
Helburua fitxak taulan jartzea eta aurkariari jartzeko aukerarik gabe uztea da.
Arauak
Lehenengo partidan, fitxa argiak dituen jokalariak fitxa neutral bat jarriko du taulan, nahi duen laukian. Ondoren, fitxa ilunak dituen jokalariak beste fitxa neutrala taulan jarriko du nahi duen laukian, baina aurrekoa ukitu gabe.
Hortik aurrera, txandaka, jokalariek beren fitxa bat jarriko dute taulan baldintza hauek betez:
- fitxa taulan dagoen fitxa baten edo batzuen ondoan jarri behar da, irudian bezala;
- kontaktuan jartzen diren aldeek berdin-berdinak izan behar dute:
· alde iluna alde ilunarekin, ilunen 2. eta 3. fitxak, adibidez.
· alde argia alde argiarekin, argien 3. eta 5. fitxak, adibidez.
· lerro bertikalak lerro bertikalen ondoan, ilunen 1. fitxa fitxa neutral batekin, adibidez.
· lerro horizontalak lerro horizontalen ondoan, argien 4. fitxa fitxa neutral batekin, adibidez.
Jokalariek beren fitxa bat aurkariak jarritako fitxa baten ondoan jar dezakete; irudian, ilunek 3. fitxa, adibidez, argien 2. fitxaren ondoan jarri dute.
Fitxa bat beste fitxa batzuen ondoan jar daiteke; irudian, ilunen 4. fitxak argien 3. eta 4. fitxekin ditu mugak.
Jokoaren helburua fitxak jartzean datza aurkariari ahalik eta posizio libre gutxien uzteko.
Adibidez, argiek 1. fitxa jartzean a laukia bereganatu dute, argiek baino ezin dutelako fitxarik hor jarri. Baina, ilunek 2. fitxa jarri dutenean, a laukia erabilezin bihurtu dute. Berdin gertatu da b eta c laukiekin argiek 4. eta 5. fitxak jartzean.
Partidaren bukaera
Geratzen zaizkion fitxak jarri ezin dituen jokalariak galduko du partida.
Aldaerak
- Partida hasieran jokalariek beren fitxak ezkutatzen dituzte.
- Taularen ertzetan jartzen diren fitxek taularen ertzeko lerroen berdinek izan behar dituzte: bertikalak bertikalen ondoan eta horizontalak horizontalen ondoan.
Aurreko baldintzarik gabe, ilunek 5. fitxa jar dezakete taularen ertzean. Aldiz, baldintza ezartzen bada, fitxa hori ezingo da jarri; bai, ordea, argiek jarri duten 6. fitxa.
Iturriak
Eskuko artauak: Gigamic, www.gigamic.com (2021-02-23)