quixo
Joko hau Thierry Chapeau-ek asmatu zuen 1994an, eta Gigamic-ek argitaratu zuen.
Sariak eta Ohoreak: Parent’s Choice fundazioaren Gold Award (Urrezko saria) 1995ean, AEBn. Mensa Select irabazlearen saria 1995ean, AEBn.
![]() |
| 25 kuboen hasierako posizioa. |
Osagaiak eta hasiera
Taula 25 kubok osatzen dute, 5×5 laukiko karratua eratuz.
Hogeita bost kuboek aurpegi batean gurutze (eta puntu) bat, beste aurpegi batean zirkulu (eta puntu) bat eta gainerako lau aurpegiak hutsi dituzte.
![]() |
| Dadoen hiru aurpegiak: hutsik, guruzea eta zirkulua. |
Partida hasieran, kubo guztiak aurpegi hutsa gora begira dutela kokatzen dira. Horiek kubo neutroak dira.
Bi jokalarik edo bi taldek har dezakete parte.
Helburua norberaren marka duten 5 kuboko lerro horizontal, bertikal edo diagonal bat sortzea da.
![]() |
| Karratuaren ertzetako kuboak. |
Bi jokalarirentzako arauak
Bi jokalariek edo taldeek aukeratzen dute nork jokatzen duen gurutzeekin, nork jokatzen duen zirkuluekin eta nor hasten den.
Txandaka, jokalari bakoitzak kubo bat aukeratu eta lekuz aldatzen du, arau hauen arabera:
Kuboa aukeratu eta kentzea: jokalariak kubo neutro bat edo bere marka duen bat aukeratu eta kentzen du taularen ertzetik. Jokoaren lehen txandan, jokalariek kubo neutro bat atera behar dute. Inoiz ezin da aurkariaren marka duen kubo bat kendu.
![]() |
| Ertzeko kuboa kentzean, jokalariak hiru lerro osatugabe utzi ditu, A, B eta C. Eskuinean, B zutabea gora bultzatu du eta marka daraman kuboa jarri du. |
Kuboaren marka aldatzea: kubo neutroa izan edo jokalariaren marka izan, beti jarriko da jokalariaren marka goiko aurpegian duela.
Kuboaren kokapena: jokalariak kuboa kentzean sortutako lerro osatugabeetatik nahi duen muturretako batean jarriko du kuboa, muturrari bultza egingo dio eta kuboa jarriko du. Inoiz ezin da jokatzen den kuboa kendu den leku berean jarri.
Jokalari batek ezin du txanda pasa egin.
Partidaren amaiera: Irabazlea bere marka duen bost kuboko lerro horizontal, bertikal edo diagonal bat sortu eta iragartzen duen jokalaria da. Aurkariaren markarekin lerroa sortzen duen jokalariak partida galtzen du, baita aldi berean bere markarekin lerroa sortzen badu ere.
![]() |
| Partida baten garapena. Eskuinean, bost gurutzeko lerroa osatu da. |
Lau jokalarirentzako arauak
Bi jokalariko bi talde osatzen dira. Taldekideak elkarren aurrean jartzen dira eta txandaka jokatzen dute erlojuaren orratzen aurkako noranzkoan. Partidaren hasieran adosten denaren arabera, talde bateko kideek jokoan zehar aholkuak eman diezazkiekete elkarri, edo ez.
Txandaka, jokalari bakoitzak kubo bat aukeratu eta lekuz aldatzen du, arau hauen arabera:
Kuboa aukeratu eta kentzea: jokalariak kubo neutro bat edo bere marka duen kubo bat aukeratu eta kentzen du taularen ertzetik, markaren puntua berarengana bideratuta badago. Izan ere, puntuaren orientazioak zehazten du taldeko zenek joka dezakeen kuboa. Jokoaren lehen txandan, jokalariek kubo neutro bat atera behar dute. Inoiz ezin da aurkariaren marka duen kubo bat kendu.
![]() |
| Bi taldeen lau jokalarien posizioa partida hasieran. |
![]() |
| Jokalariek joka ditzaketen dadoak, puntuaren posizioaren arabera. |
Kuboaren marka aldaketa: kubo neutroa izan edo jokalariaren marka izan, beti jarriko da jokalariaren marka goiko aldean duela: jokalariak puntua orientatuko du, taldeko bi jokalarietatik kuboa zeinek jokatu ahal izango duen zehazteko.
Kuboaren kokapena: jokalariak kuboa kentzean sortutako lerro osatugabeetatik nahi duen muturretako batean jarriko du kuboa, muturrari bultza egiten dio eta kuboa kokatzen du. Inoiz ezin da jokatzen den kuboa kendu den leku berean jarri.
Jokalari batek ezin du txanda pasa egin, taularen ertzetik kubo neutro bat edo puntua bere aldera duen markako kubo bat atera ezin duenean izan ezik.
Partidaren amaiera: bost kuboko lerro horizontal, bertikal edo diagonal bat bere markarekin sortu eta iragartzen duen taldea da irabazlea, kuboetako puntuaren orientazioa edozein dela ere. Aurkariaren markarekin lerro bat sortzen duen talde batek partida galtzen du, baita aldi berean bere markarekin lerro bat sortzen badu ere.
Aldaera
Jokalari bakoitzari denbora mugatu bat ere eslei dakioke, kuboak mugitzeko.
Iturriak
Eskuko arauak: Thierry Chapeau, Gigamic.
https://boardgamegeek.com/boardgame/3190/quixo






