ti rākau
Duela mende bat baino gehiagotik praktikatu den trebetasun- eta kantu-joko kolektibo bat da ti rākau, abilezia eta jokalarien arteko koordinazioa garatzeko.
Joko honekin batera abesti tradizionalak daude, waiata maorieraz; beraz, jokalariek makilekin egiten dituzten mugimenduak erritmoan egiten dira. Makila-jokoa aspaldiko metodoa da haurrei abesti tradizionalak irakasteko. Makilen ukitu erritmikoak belaunaldien bidez transmititu diren abestiak gogoratzen laguntzen die. Esku eta begien koordinazioa ere sustatzen du, jokalarien artean makilak pasatzen direnean. Ti rākau jokoak gerrariei ere begi-esku koordinazioa abiaduran praktikatzen laguntzen zien.
Gizonezkoek eta emakumezkoek jolasten dute ti rākau-ren hainbat aldaeratan (makila-jokoak – tītī tōrea, tītī touretua, tītī tourea eta poi rākau). Askotan, jokalariek bi ilara osatzen dituzte elkarren aurka, eta, gero, makila bota eta harrapatzen dute, kantaren erritmora.
Joko batzuetan, jokalariak eserita aritzen dira, eta taldean aritzen dira. Beste batzuetan, parte-hartzaileak zutik daude. Ba dira jokoak, non jokalari talde handiek makilak botatzen dituzte, eta makila uzten duen parte-hartzaile bakoitza ‘kanpoan’ geratzen da. Jokalari bakarra geratu arte jarraitzen du jokoak.
Jokalarien helburua da aldi berean mugimendu batzuk egitea makila horiekin. Mugimendu horietako bat aurrez aurre dauden jokalarien artean makiletako bat trukatzea izan daiteke. Mugimendu-segida baten adibidea: bi makilak lurrean jotzea, bata bestearen kontra jotzea, makiletako bat beste jokalari bati bidaltzea, makilak berriro lurrean jotzea, eta, ondoren, makilak beste jokalari bati bidaltzea, lurrean jotzea, airean biraraztea…
Ti rākau-an 40 zentimetroko makilekin jolasten da gehienbat.
Materiala eta prestaketa
Makilak behar dira, bi jokalari bakoitzeko. Makilen luzera alda daiteke, baina 25 – 40 cm artean.
Bi jokalarik edo gehiagok parte hartzen dute, baina jokalari kopuru bikoitia.
Makilekin erritmoa eraman eta hainbat mugimendu egin behar dituzte.
Arauak
Hasteko jokalariak belauniko jarriko dira, burua aurrera makurtuta eta eskuak lurrean makila banarekin.
Ondoren, jokalari bakoitza makilak elkarren kontra jotzen hasiko da, musikaren erritmoan.
Musikak aurrera egin ahala, makilak bata bestearen kontra ukitzetik lurrean ukitzera aldatzen da. Geroago, kolpeak txandakatu aurrera eta atzera, laugarren taupada bakoitza aurreko jokalariaren makilen aurka kolpatuta.
Konfiantza irabazi eta aurreko mugimenduak egiteko gai denean, saiatu eskuineko eskuko makila beste jokalariari pasatzen, berak bere eskuineko eskuko makila zuri pasatzen dizun bitartean, erritmoari eutsiz. Orain, egin gauza bera ezkerreko eskuarekin.
Mugimenduak behar bezala eta erritmoan egiten badira, jokalari bakoitzak beste jokalariaren makilei eutsi behar die abestia amaitzen denerako.
Bestelakoak
Hona hemen maorien kanta bat:
E Papa Waiari |
E papä Waiari, taku nei mahi Taku nei mahi, he tuku roimata Ë aue, ka mate au; E hine hoki mai rä Ë aue, ka mate au; E hine hoki mai rä Mäku e kaute öhïkoitanga Mäku e kaute öhïkoitanga |
O Waiari agurgarria |
O Waiari agurgarria, hartu nuen ohitura Malkoak isurtzeko hartu nuen ohitura. Zoritxarrez, hilko naiz; oi neskatxoa, itzuli niregana Zoritxarrez, hilko naiz; oi neskatxoa, itzuli niregana. Zure urratsak zenbatuko ditut Zure urratsak zenbatuko ditut. |
Helbide hauetan ikus daiteke nola praktikatzen duten jokoa:
https://www.youtube.com/watch?v=E3p2dcGNpWY
https://www.youtube.com/watch?v=mZ1qd1PTZEw
Iturriak
Jean-Manuel Mascort: Les Jeux du Pacifique. Le Comptoir des Jeux, Chantilly, 2022.
Eskuko azalpenak: Kiwi General Store
https://teara.govt.nz/en/traditional-maori-games-nga-takaro/page-5