trax
Joko hau David Smith-ek sortu zuen 1980an. Hasierako bertsioaren fitxak gorriak ziren, eta lerroak beltzak eta zuriak ziren. 2005ean hartu zuen orain duen forma. Tantrix Games International-ek argitaratu du.
Munduan zehar hainbat lehiaketa antolatzen dira.
Bi jokalarirentzako jokoa da.
Osagaiak eta hasiera
Jokoak 64 fitxa karratu berdin ditu; alde batean, lerro gorria eta lerro zuria aldez alde doaz gurutze bat osatuz; beste aldean, lerro gorriek eta lerro zuriek ondoz ondoko aldeak lotzen dituzte bi zirkulu-laurden osatuz.
Helburua fitxak konbinatuz aldez alde doan lerro bat edo lerro itxi bat, zirkuitu bat, lehena lortzea da.
Koloreak zozketatuko dira. Beti hasten da zuria.
Arauak
-
Fitxak bi aldeetatik jar daitezke.
-
Lehen fitxa jarri eta gero, hurrengo fitxen aldeetako koloreek bat etorri behar dute fitxa berriak ukitzen dituen mahaiko fitxen aldeetako koloreekin.
-
Fitxak mahaian kokatu behar dira, 8×8 karratu bat osatzeko moduan. Fitxak lotzeko araua gordez ezin bada horrelako karratu bat osatu, partida parran bukatuko da.
-
Espazio behartuak: fitxa bat jartzean kolore bereko bi alde dituzten espazioak.
-
Espazio behartua sortu duen jokalariak bete behar du. Espazio behartu bat baino gehiago sortzen baditu, horiek guztiak bete beharko ditu. Orduan bukatuko da jokalari horren txanda.
-
Espazio behartu bat betetzean kolore bereko hiru alde dituen espazio bat sortzen bada, jokaldi osoa desegin behar da.
-
Partida irabaziko du helburua lortzen duen lehen jokalariak, bere txandan edo aurkariaren txandan, aurkariak ez badu helburu bera lortu. Inork ez badu helburua lortzen 64 piezak jarri eta gero, partida parran geratuko da.
Iturriak
Eskuko arauak: Donald Bailey, www.traxgame.com (2021-02-23)