ukukua eta txolak
Joko hau Perutik dator eta hartxintxarrekin jokatzen zen.
Taulak eta jokoak berak Asiako hego-ekialdeko joko askoren antza dute.
Hemen agertzen diren arauak Xabier Artolak jaso zituen 1997an Pisacen, Peru.
Osagaiak eta hasiera
Taula karratu batek eta horren goiko aldearen erdian erpinez lotutako triangelu batek osatzen dute. Triangeluak zazpi posizio ditu eta karratuak hogeitabost.
Ukukua taulako triangeluaren erdiko puntuan kokatuko da, eta txolak beste aldeko lehenengo bi lerroetan (10) eta erdiko lerroaren bi muturretan (2).
Jokalari batek ukukua mugituko du, eta besteak hamabi txola.
Ukukuak txolak jan behar ditu eta blokea ez dezatela saiatu. Txolek ukukua geldiarazi behar dute.
Arauak
Fitxen mugimendua lerroen gainean egingo da beti.
Ukukua hasiko da bat aurrera egiten.
Ukukuak jan ditzake txolak gainetik jauzi eginez, eta txola bat baino gehiago jan ditzake txolen artean hutsune bat egonez (dametan bezala).
Txolak beti bat mugituko dira, inoiz ez atzera, eta triangeluan sartuta babes daitezke.
Ukukuak bi txola jaten ditu Txolek ukukua geldiarazi dute