zazpi disko eta zortzi karratu
Lagoon Games konpainiak ekoiztutako bakar-jokoa da. Bakar-jokoen artean, posizio-joko bat da, diskoak mugituz edo biratuz egitura berezi bat osatu behar delako.
Zazpi disko eta sei kolore
Osagaiak eta hasiera
Zazpi disko daude eta bakoitzak sei puntu ditu sei kolore desberdinetan.

Bakar-jokoaren helburua zazpi diskoak kokatzea da puntu bakoitzak kolore bereko puntu bat uki dezan.
Arauak
Diskoak oinarritik aterra daitezke eta nahi erara sartu. Baldintza bakarra bi diskoren arteko ukitze-puntu ondoan dauden puntuek kolore bera izatea da.
Kanpoko diskoek hiru puntu parekatu behar dituzte beste hiru diskoren puntu banarekin, eta hiru puntuak ez. Erdiko diskoko sei puntuak beste sei diskoen puntu banarekin berdindu egin behar dira.

Baina eskuinean jarri behar den diskoak bi puntu berde
izan beharko luke, eta horrelakorik ez dago.

Eskuinean jarri behar den diskoak puntu horia eta urdina
ondoz ondoan izan beharko du.
Zortzi karratu eta lau kolore
Osagaiak eta hasiera
Zortzi karratu daude eta bakoitzak lau puntu ditu lau kolore desberdinetan.
![]() |
Zortzi karratuak. |
Bakar-jokoaren helburua zortzi karratuak oinarrian kokatzea da puntu bakoitzak kolore bereko puntuak alboan uki ditzan.
Arauak
Karratuak oinarritik atera daitezke eta nahi erara sartu. Baldintza bakarra bi karratu elkartzen direnean, puntuek kolore bera izatea da.
Oinarriaren ezkerrean eta eskuinean, goian eta behean, dauden lau karratuek bi puntu parekatu behar dituzte ondoko karraturen bi punturekin, eta beste bi puntuak ez. Erdi aldean, goian eta behean, dauden bi karratuek hiru puntu parekatu behar dituzte ondoko bi karratuen lau punturekin, eta beste puntua ez. Azkenik, erdi aldean, zentroan, dauden bi karratuek lau puntuak parekatu behar dituzte ondoko lau karratuen zortzi punturekin.
![]() |
Hiru karratuek baldintza betetzen dute. Zentroko eskuinean jarri behar den karratuak puntu gorria izan behar du ezkerrean, eta puntu urdina goian. |
![]() |
Bi karratuek baldintza betetzen dute. Baina azpian jarri behar den karratuak bi puntu urdin izan beharko luke, eta horrelakorik ez dago. |
Iturriak
Eskuko arauak: Lagoon Games.