awithlaknannai
Mexiko Berriko Zuni herriak jokatzen du. Stewart Culin-ek joko europarren artean sartu zuen; izan ere, alkerke jokoaren familiakoa da. Culinek dio joko hau harrizko lauza batean inskribaturik ikusi zuela, Zunien etxe bate goiko aldean. Bertakoek azaldu zioten joko baterako erabiltzen zutela. Eman zioten jokoaren izena kolowis awithlaknannai izan izen, kolowis suge mitikoa izanik. Zuni herriarentzat sugea eguzki jaikoa zen. Joko horrek 47 posizio zituen. Jokoaren beste forma batek awithlaknan mosona izena zuen, jatorrizko awithlaknannai. Joko horrek 25 posizio zituen.
Jokoa Mexikotik iritsi omen zen. Jokoa alkerketik datorke, eta gaztelauek eramango zuten konkistaren garaian, XVI. mendean.
Culinek Matilda Coxe Stevenson antropologoaren hitzak jaso zituen eta honela deskribatu zuen awethlacnawe (harriek hiltzen dute) jokoa:
Osagaiak.- Hainbat harri txiki (alde bakoitzean kolore bat), eta marka geometrikoak harrizko lauza batean edo lurrean.
Ez dago “taularen” tamaina espezifikorik, eta handiagoa edo txikiagoa da angelu kopuruaren arabera. Harriak marrazki geometrikoaren elkargune guztietan jartzen dira, erdikoan izan ezik. Lehen jokalariak erdira mugitzen du, non aurkariak bere “fitxa” jauzi egiten duen. Harriak edozein norabidetan mugitu ahal izango dira, betiere lerroei jarraitzen bazaie.
Ohar batean, Stevensonek dio:
Zuni gizon zaharrenetako batzuek adierazten dute joko hori, jatorriz Mexikotik Zuni herrira etorri zenean, harri multzo batekin jokatzen zela, eta makila batekin kontrako aldean, eta harrien multzo bikoitza erabiltzea berrikuntza propio bat dela.
Aurreko oharretik ondoriozta liteke, Mexikon, jokoa indar desberdinen artean jokatzen zela, hainbat harri makila baten kontra, eta Zuni herriak alkerkearen familiako joko berria sortu zuela. Horrek zalantzan jarriko luke awithlaknannai jokoa alkerketik etorri zelako hipotesia.
“Suge borrokalariak” ere deitzen zioten jokoari, taulak kiribildutako bi suge mitologiko irudikatzen dituelako.
Osagaiak eta hasiera
Bi taulatan joka daiteke, awithlaknan mosona, hiru lerrotan ordenatutako hogeita bost punturekin (8-9-8); puntuak lerroekin lotzen dira.
Edo taula handiago batean, kolowis awithlaknannai, luzera bikoitza duena, berrogeita bederatzi puntu emanez (16-15-16), taula txikiena bezala antolatuta.
Bi jokalarik hartuko dute parte.
Taula txikienean, jokalari bakoitzak hamabi fitxa ditu, erdiko puntu hutsik uzteko kokatuta daudenak, eta jokalari bakoitzak lerro oso bat eta erdiko lerroaren eskuineko erdia ditu.
Eta handienean, jokalari bakoitzak hogeita lau fitxa ditu; bakoitzak lerro bat eta erdiko lerroaren eskuineko erdia betetzen ditu; erdiko puntua hutsik dago.
Helburua aurkariaren fitxa guztiak harrapatzea da.
Arauak
Partida hasieran fitxak taulan daude, jokalarien aldeko lehenengo lerroko posizio guztietan eta erdiko lerroko eskuineko erdian, erdiko posizioa hutsik utziz.
Fitxak urrats bat aldameneko posizio huts batera mugitzen dira, lerroen gainetik.
Fitxak harrapatzeko, jokalari baten fitxa bat aurkariaren fitxa baten gainetik atzeko posizio huts batera jauzi egin behar da. Jauziak katea daitezke, baina fitxak banan-banan jauziz. Jauziak ez du zertan zuzena izan, baldin eta aurkariaren fitxatik haragoko posizio huts batean bukatzen bada eta taulako lerroei jarraitzen badie. Jauzitako fitxa taulatik kenduko da.
Jokalari batek fitxa batekin harrapatzeko aukera bat baino gehiago baditu, edo jokalari batek aurkariaren fitxak harrapatzeko fitxa bat baino gehiago baditu, jokalariak aukera horietako edozein aukera dezake.
Lehenengo jokalaria mugitzen bere fitxa bat erdiko posiziora eramango du. Aurkariak, orduan, fitxa hori harrapatuko du, harrapaketa derrigorrezkoa delako.
Jokalariek txandaka mugituko dute.
Aurkariaren fitxa guztiak harrapatzen dituen jokalariak irabaziko du.
Iturriak
Patxi Angulo Martin: Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala. Elhuyar, Usurbil, 1997.
Robert Charles Bell: Board and Table Games from Many Civilizations, 1. Dover Publications, Inc., New York, 1979.
Jack Botermans et al.: El Libro de los Juegos. Plaza & Janes editores S. A., Esplugues de Llobregat, 1989.
Stewart Culin: Games of the North American Indians, 2. University of Nebraska Press, Lincoln, 1992.
Jean-Marie Lhôte: Histoire des jeux de société. Flammarion, Paris, 1994.
Harold James Ruthven Murray: A History of Board-Games other than Chess. Oxford University Press, Oxford, 1951.
David Parlett: History of Board Games. Echo Point Books & Media, Brattleboro, 2018.
David Pritchard: The family book of games. Brockhampton press, Leicester, 1994.
Grupo Alquerque: http://www.grupoalquerque.es/ferias/2006/america/awithlaknanai.pdf
Wikipedia (en)