kate-jokoa
Jokoak ez du ezer esaten jokoaren asmatzaileaz, ezta noiz eta non asmatua den.
Osagaiak eta hasiera
Taula hexagonala da, 54 posiziorekin sei lerrotan banaturik (7+9+11+11+9+7). Posizioen artean 37 ziri daude, zazpi lerrotan banaturik (4+5+6+7+6+5+4).
Lau jokalarirentzako jokoa da; baina bi edo hiru jokalarik ere joka dezakete.
Jokalari bakoitzak 21 fitxa ditu, berdeak, horiak, laranjak eta urdinak.
45 goma.
Gomak zirietan luzatuz, ahalik eta triangelu gehien eratzea eta betetzea da.
Arauak
Jokalari bakoitzak kolore bat aukeratuko du.
Hasiko den jokalaria zoriz aukeratuko da.
Jokoaren hasieran, lehenengo jokalariak goma bat luzatuko du lerro zuzen batean eta taulako lau ziritan jarriko du (taulako posizioak gurutzatu gabe).
Jokalariak txandakatu egiten dira taulari goma bat gehituz, lau ziritan zehar lerro zuzen batean luzatzen dela eta gutxienez beste goma bat ukitzen duela ziurtatuz.
Goma bat ezin da guztiz gainjarri kontaktuan dagoen beste goma baten gainean. Gutxienez ziri berri batera luzatu behar da.
Jokalari batek triangelu txiki bat eratzen duenean taulan dagoen goma batzuk erabiliz (taulako posizio bat inguratzen duten gomek eratutako triangelua), bere fitxetako bat posizioan sartuko du triangelua betetzeko. Triangelu anitz era eta bete daitezke, jokaldi bakar batean.
Triangelu bat eratu ezin denean edo jokalari batek bere azken fitxa jartzen duenean amaitzen da jokoa. Triangelu gehien bete dituenak irabaziko du.
Iturriak
Eskuko arauak: Futai Toy Factory, 2024.