hanafuda
Erabilgarri
Mota: Karta-jokoak | Konbinazio-jokoak
Kodea: 00176
Egilea: Nintendo - Japonia
Osagaiak
Hanafuda izeneko karta-sorta (48). Lau kartako hamabi serie, bat hil bakoitzeko: matsu (pinua), ume (arana), sakura (gerezia), fuji (glizina), ayame (lirioa), botan (peonia), hagi (hirusta), susuki (eulalia), kiku (urrelilia), momiji (astigarra), yanagi (sahatsa) eta kiri (paulonia). Lau kartak: karta arruntak, poema-xingolak eta karta bereziak. Atzealde marroia. 54 mm × 32 mm.
Deskribapena
Jokoa mahaiko kartak hartzean datza. Horretarako jokalariak hil bereko karta bat izan behar du eskuan. Karten konbinazio batzuek (yaku) puntuak emango dituzte.
Materiala
Kartoia eta plastikoa.
Japoniako karta-sortak