mah jong

Mota: Karta-jokoak  |  Konbinazio-jokoak


Kodea: 00089
Egilea: The Chad Valey (?) - Ind Hisp-Fran Luis Deprit

Osagaiak

Karta-jokoa (144). Hiru serie: banbuak, karaktereak eta zirkuluak, 1etik 9ra launa aldiz. Bi ohore: haizeak (ekialdeko haizea, hego-haizea, mendebal-haizea eta ipar-haizea ) eta herensugeak (berdea, gorria eta zuria), lau aldiz. Lau lore eta launa urtaro: 1 aran-lorea, 2 orkidea, 3 urrelilia, 4 banbu-lorea eta 1 udaberria, 2 uda, 3 udazkena, 4 negua. 28,5 mm × 20,3 mm. Haizeen lau fitxa biribil. Bi dado. Hainbat zotz: batekoak, bikoak, hirukoak eta laukoak. Kontagailua ingelesez. Kutxa azpilekin.


Deskribapena

Jokalariek eskuko fitxa guztiak konbinatu behar dituzte: hirukoteak, laukoteak, eskailerak eta bikote bat.


Materiala

Erretxina, hezurra eta zura.


mah jong