mah jong
Mota: Karta-jokoak | Konbinazio-jokoak
Kodea: 00164
Egilea: The Chad Valley co., ltd. - Harborne, England
Osagaiak
Karta-jokoa (144). Hiru serie: banbuak, karaktereak eta zirkuluak, 1etik 9ra launa aldiz. Bi ohore: haizeak (ekialdeko haizea, hego-haizea, mendebal-haizea eta ipar-haizea ) eta herensugeak (berdea, gorria eta zuria), lau aldiz. Lau lore eta launa urtaro: 1 aran-lorea, 2 orkidea, 3 urrelilia, 4 banbu-lorea eta 1 udaberria, 2 uda, 3 udazkena, 4 negua. 29,5 mm × 19,5 mm. Haizeen lau fitxa biribil. Bi dado. Hainbat zotz: batekoak, bikoak, hirukoak eta laukoak. Arauak. Kutxa azpilekin.
Deskribapena
Jokalariek eskuko fitxa guztiak konbinatu behar dituzte: hirukoteak, laukoteak, eskailerak eta bikote bat.
Materiala
Hezurra eta zura.
mah jong