mah jong

Mota: Karta-jokoak  |  Konbinazio-jokoak


Kodea: 00910
Osagaiak

Karta-jokoa (144). Hiru serie: banbuak, karaktereak eta zirkuluak, 1etik 9ra launa aldiz. Bi ohore: haizeak (ekialdeko haizea, hego-haizea, mendebal-haizea eta ipar-haizea ) eta herensugeak (berdea, gorria eta zuria), lau aldiz. Lau lore eta launa urtaro: 1 aran-lorea, 2 orkidea, 3 urrelilia, 4 banbu-lorea eta 1 udaberria, 2 uda, 3 udazkena, 4 negua. Atzealdean plastiko beltza. 31 mm × 23 mm. Lau erregeleta. Hainbat zotz: 2 berde luze, 7 gorri luze, 5 hori luze  eta 3 zuri luze; 12 berde motz, 15 gorri motz, hori motz 1 eta 12 zuri motz. Arauak. Kutxa.


Deskribapena

Jokalariek eskuko fitxa guztiak konbinatu behar dituzte: hirukoteak, laukoteak, eskailerak eta bikote bat.


Materiala

Kartoia eta plastikoa.


mah jong