Jarduerak

Jarduera batean parte hartu nahi?

Jarduera ezberdinen berri izanen duzu atal honetan. Jokoenearen helburua jokoen biltegia izateaz gain hauen zabalkundeari laguntzea da. Bertan, jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera edukiko duzu eta egitasmo desberdinen bidez jokoen inguruan ezagutza landu ahalko duzu. Zure lagunekin batera hurbiltzera animatzen zaitugu, eremu aberats eta libre bat sortzeko.

Jokoen inguruan egon daitezkeen ekitaldien berri eman eta hori sustatzen ibiliko gara. Beraz, hau da horren berri izateko txoko aproposa. Ez ezazu galdu aukera eta parte hartu. Izan zaitez gure bidelagun.

Oraingoz, poliki joango gara eta erakusketak baino ez ditugu egingo.

Datozen jarduerak

Oriarteko DBH 2ko ikasleak Jokoenean

Oriarteko DBH 2ko ikasleak Jokoenean

Azaroaren 24an, Oriarte, bigarren hezkuntzako institutuko DBH 2ko ikasleek Jokoenea bisitatu zuten. Ikasleekin batera Aroia Kortabitarte, Historia irakaslea, etorri zen. Talde batek xakeari buruzko azalpenak entzun zituen bitartean, beste taldea hainbat jokotan aritu zen kanpoko arkupetan. Ondoren, taldeek posizioak trukatu zituzten. Irakasleak landu zuen gaia Xakea eta Erdi Aroa izan zen.

NOIZ: 2023-11-24

Partxis-txapelketa

Partxis-txapelketa

Euskarak hutsune handia du aisialdian, denbora hori betetzeko proposamen gehienak gaztelaniaz, baita ingelesez ere, eskaintzen direlako. Euskaraldia dela-eta jokoan euskaraz aritzeko aukera eskaini nahi diegu euskaldunei. Horretarako, partxis-txapelketa antolatu dugu Euskaraldiaren bi astetan egiteko. Txapelketa adin guztietako jendearentzat da, baldintza bakarra euskaraz aritzea da.

NOIZ: 2022-11-18

Proposatu zure data jolastera etortzeko: