Jarduerak

Jarduera batean parte hartu nahi?

Jarduera ezberdinen berri izanen duzu atal honetan. Jokoenearen helburua jokoen biltegia izateaz gain hauen zabalkundeari laguntzea da. Bertan, jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera edukiko duzu eta egitasmo desberdinen bidez jokoen inguruan ezagutza landu ahalko duzu. Zure lagunekin batera hurbiltzera animatzen zaitugu, eremu aberats eta libre bat sortzeko.

Jokoen inguruan egon daitezkeen ekitaldien berri eman eta hori sustatzen ibiliko gara. Beraz, hau da horren berri izateko txoko aproposa. Ez ezazu galdu aukera eta parte hartu. Izan zaitez gure bidelagun.

Oraingoz, poliki joango gara eta erakusketak baino ez ditugu egingo.

Datozen jarduerak

Legazpiko Santikutz xake-taldea

Legazpiko Santikutz xake-taldea

Legazpiko Santikutz xake-taldeak herrian antolatu duen jardunaldiaren barruan Jokoenerako bisita antolatu du. Alberto Vesga, Asier Maiz eta Eduardo Iturrizaga etorri dira. Eduardo Iturrizaga GM da eta Espainiako xake-txapelduna da.

NOIZ: 2022-05-08

Bakar-jokoen erakusketa

Bakar-jokoen erakusketa

Bakar-jokoak pertsona bakarrak joka dezan asmatutako jokoak dira, batzuetan lagunekin ere jokatzea badago ere. Bakar-jokoak askotarikoak dira eta sailkapen zehatza egitea zaila da. Erakusketan bakar-joko mota hauek ikusiko dituzu:

korapiloak (piezak askatzekoak), labirintoak (irteera bilatzea), hiru dimentsioko puzzleak (desmuntagarriak), bi dimentsioko puzzleak (irudi bat osatzeko edo irudi asko osatzeko), posizio-jokoak (piezak posizio batera mugitzekoak), kutxa itxiak (kutxak irekitzea).

Ikusten duzunez, makina bat aukera ondo pasatzeko.

NOIZ: 2021-05-18

Proposatu zure data jolastera etortzeko: