Jarduerak

Jarduera batean parte hartu nahi?

Jarduera ezberdinen berri izanen duzu atal honetan. Jokoenearen helburua jokoen biltegia izateaz gain hauen zabalkundeari laguntzea da. Bertan, jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera edukiko duzu eta egitasmo desberdinen bidez jokoen inguruan ezagutza landu ahalko duzu. Zure lagunekin batera hurbiltzera animatzen zaitugu, eremu aberats eta libre bat sortzeko.

Jokoen inguruan egon daitezkeen ekitaldien berri eman eta hori sustatzen ibiliko gara. Beraz, hau da horren berri izateko txoko aproposa. Ez ezazu galdu aukera eta parte hartu. Izan zaitez gure bidelagun.

Oraingoz, poliki joango gara eta erakusketak baino ez ditugu egingo.

Datozen jarduerak

Munduko joko zaharrenen erakusketa

Munduko joko zaharrenen erakusketa

Jokoak zibilizazioekin batera sortu izan dira mundu osoan. Horien lekuko dira hainbat arkeologia-indusketatan aurkitu diren joko-taulak, piezak, fitxak, dadoak, irudiak... Holakoen bildumatxo bat duzu ikusgai Jokoenean.

Joko zaharrenak lasterketa-jokoak dira gehien bat. Baina harrigarriena lasterketa horiek gauzatzen diren eremuen forma askotarikoak izatea da: kiribilak, laukizuzenak, txirikordatuak... Harrigarria da ere jokoetan aritzeko dadoen erabilera goiztiarra. Izan ere, lasterketa-jokoetan dadoek agintzen dituzte fitxen mugimenduak. Dadoak, bere aldetik, askotarikoak dira: hasierako bi aurpegiko dadoak, dado tetraedriko bitxiak, lau aurpegiko dadoak...

Hiru garai bereizi ditugu erakusketan. Joko zaharrenak oraingo aro aurrekoak dira; horiek bi mila eta bost mila urte artean dituzte. Erromatarren garaia da bigarrena; garai osoak mila bat urte iraun bazuen ere, o.a.a. I. mendetik inperioaren gainbeherara arte hartzen du erakusketak. Azkenik, Erdi Aroko jokoen multzoa dago.

NOIZ: 2024-03-04

Oriarteko DBH 2ko ikasleak Jokoenean

Oriarteko DBH 2ko ikasleak Jokoenean

Azaroaren 24an, Oriarte, bigarren hezkuntzako institutuko DBH 2ko ikasleek Jokoenea bisitatu zuten. Ikasleekin batera Aroia Kortabitarte, Historia irakaslea, etorri zen. Talde batek xakeari buruzko azalpenak entzun zituen bitartean, beste taldea hainbat jokotan aritu zen kanpoko arkupetan. Ondoren, taldeek posizioak trukatu zituzten. Irakasleak landu zuen gaia Xakea eta Erdi Aroa izan zen.

NOIZ: 2023-11-24

Proposatu zure data jolastera etortzeko: