Jarduerak

Jarduera batean parte hartu nahi?

Jarduera ezberdinen berri izanen duzu atal honetan. Jokoenearen helburua jokoen biltegia izateaz gain hauen zabalkundeari laguntzea da. Bertan, jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera edukiko duzu eta egitasmo desberdinen bidez jokoen inguruan ezagutza landu ahalko duzu. Zure lagunekin batera hurbiltzera animatzen zaitugu, eremu aberats eta libre bat sortzeko.

Jokoen inguruan egon daitezkeen ekitaldien berri eman eta hori sustatzen ibiliko gara. Beraz, hau da horren berri izateko txoko aproposa. Ez ezazu galdu aukera eta parte hartu. Izan zaitez gure bidelagun.

Oraingoz, poliki joango gara eta erakusketak baino ez ditugu egingo.

Datozen jarduerak

Munduko xakeen erakusketa

Munduko xakeen erakusketa

Munduko xakeen erakusketa bat dago ikusgai 2019ko otsailaren 27tik. Munduan zehar jokatu eta jokatzen diren xakeak ikus ditzakezu.

Erakusketa hau 2024ko otsailaren 29an itxi da.

NOIZ: 2019-02-27

Proposatu zure data jolastera etortzeko: