Jarduerak

Jarduera batean parte hartu nahi?

Jarduera ezberdinen berri izanen duzu atal honetan. Jokoenearen helburua jokoen biltegia izateaz gain hauen zabalkundeari laguntzea da. Bertan, jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera edukiko duzu eta egitasmo desberdinen bidez jokoen inguruan ezagutza landu ahalko duzu. Zure lagunekin batera hurbiltzera animatzen zaitugu, eremu aberats eta libre bat sortzeko.

Jokoen inguruan egon daitezkeen ekitaldien berri eman eta hori sustatzen ibiliko gara. Beraz, hau da horren berri izateko txoko aproposa. Ez ezazu galdu aukera eta parte hartu. Izan zaitez gure bidelagun.

Oraingoz, poliki joango gara eta erakusketak baino ez ditugu egingo.

Datozen jarduerak

Mankala-txapelketa

Mankala-txapelketa

2025eko Euskaraldia dela-eta Mankala-txapelketa antolatu dugu. Maiatzaren 20tik, asteartea, 23ra, ostirala, jokatuko da. Maiatzaren 23an finala jokatuko dute sailkatuek. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

NOIZ: 2025-05-23

Eibarko Urkizu eskolako Eusle Gela

Eibarko Urkizu eskolako Eusle Gela

Eibarko Urkizu eskolako Eusle Gelako ikasleak eta Ehari Ulazia irakaslea Jokoenera hurbildu dira. Munduko hainbat jokotan aritu dira haien artean.

NOIZ: 2024-06-07

Proposatu zure data jolastera etortzeko: