Jarduerak

Jarduera batean parte hartu nahi?

Jarduera ezberdinen berri izanen duzu atal honetan. Jokoenearen helburua jokoen biltegia izateaz gain hauen zabalkundeari laguntzea da. Bertan, jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera edukiko duzu eta egitasmo desberdinen bidez jokoen inguruan ezagutza landu ahalko duzu. Zure lagunekin batera hurbiltzera animatzen zaitugu, eremu aberats eta libre bat sortzeko.

Jokoen inguruan egon daitezkeen ekitaldien berri eman eta hori sustatzen ibiliko gara. Beraz, hau da horren berri izateko txoko aproposa. Ez ezazu galdu aukera eta parte hartu. Izan zaitez gure bidelagun.

Oraingoz, poliki joango gara eta erakusketak baino ez ditugu egingo.

Datozen jarduerak

Berrialagunen bisita

Berrialagunen bisita

Berrialagunak museoetara joateko kanpainaren barruan, Jokoenera hurbildu ziren hamahiru lagun.

NOIZ: 2024-05-18

Antigua-Luberri DBHko ZIGeko taldea

Antigua-Luberri DBHko ZIGeko taldea

Martxoaren 15ean, Antigua-Luberri DBHko ZIGeko Maixa, Irune, Leire, Beñat, Ibai, Leire eta Maria ikasleek Jokoenea bisitatu zuten. Ikasleekin batera Arritxu Zurbano, Karmele Garcia eta Nora Zubeldia irakasleak etorri ziren. Munduko joko zaharrenak aurkeztu eta gero, hainbat jokotan aritu ziren, irakasleen laguntzarekin.

NOIZ: 2024-03-15

Proposatu zure data jolastera etortzeko: